119. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, dirulaguntzak norgehiagoko araubidean emateko deialdi publikoarena, 2020an garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza-proiektuak gauzatzeko

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN identifikazioa: 507881.

Deialdi honen helburua da proiektuak beste batzuekin batera finantzatzea, horretarako dirulaguntzak emanez, proiektu horiek garapen bidean dauden herrialdeetan gauzatzeko. Proiektuek tokiko giza garapena sustatzera bideraturik egon behar dute honako arlo hauetan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak. Hartara, onuragarriak izan behar dute hirietako nahiz landako komunitateentzat, eta berekin ekarri behar dute komunitateen nahiz udalerrien eta beren ordezkarien parte-hartze aktiboa, proiektu horiek proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 28an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005278