117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

153/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zehazten duena zer neurri hartuko den COVID-19agatik Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ikasturtearen bukaerara begira eta ebaluazioari eta ziurtagiriei begira.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu da COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak honakoa ezartzen du 7. artikuluan, “Neurriak malgutzea unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan” izenekoan:

“Luzapen honek indarra duen bitartean, eta, 3.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, lurralde eremu bat II. fasera edo hurrengora igarotzea erabakitzen bada, hezkuntza administrazioek xedatzen ahalko dute euste neurriak malgutzea eta jarduera presentzialei ekitea unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan, eta administrazio horien eskumena izanen da neurri horiek gauzatzea.

Denbora horretan, hezkuntza arloko jardueretarako urruneko eta online modalitateak ere mantentzen ahalko dira, posible denean, nahiz eta ikastetxean ez izan hori irakaskuntzarako berariazko modalitate gisa ezarrita dagoena.”

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 25eko 48/2020 Foru Aginduak xedatzen du euste neurriak malgutuko direla eta zenbait jarduerari ekinen zaiola berriz unibertsitatez kanpoko hezkuntza esparruan 2019/2020 ikasturterako, eta, zehazki, baimena ematen du aurrez aurreko probak egiteko hizkuntza-eskola ofizialen ziurtapen ofiziala lortzearren.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, non zenbait neurri proposatzen baitira Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasleak mailaz igotzeko eta ziurtapena lortzeko, COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko araubide bereziko ikasketen ziurtapen proben egutegia aldatzea, zeina otsailaren 25eko 57/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

2. Araubide bereziko hizkuntza ikasketako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak aldatzea, zeinak urtarrilaren 31ko 21/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

Araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proba bateratuen 2019-2020 ikasturteko proba idatzien egutegia, otsailaren 25eko 57/2020 Ebazpenaren bidez argitaratutakoa aldatzen duena

COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi egoeraren ondorioz, egutegi hau ezartzen da 2019-2020 ikasturterako, ondoriorik gabe uzten duena 57/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zena, betiere osasun agintariek baimentzen badute.

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2020ko maiatza/ekaina

2020ko iraila

Alemana

A2

6/16 (arratsaldean)

9/8 (goizean)

B1

6/16 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

B2

6/8 (arratsaldean)

9/11 (goizean)

C1

6/11 (arratsaldean)

9/9 (goizean)

Euskara

A2

6/8 (arratsaldean)

9/10 (arratsaldean)

B1

6/17 (arratsaldean)

9/4 (arratsaldean)

B2

6/19 (arratsaldean)

9/8 (arratsaldean)

C1

6/18 (arratsaldean)

9/2 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

6/12 (arratsaldean)

9/8 (goizean)

B1

6/15 (arratsaldean)

9/4 (goizean)

B2

6/9 (arratsaldean)

9/9 (arratsaldean)

C1

6/12 (arratsaldean)

9/10 (goizean)

Ingelesa

A2

6/12 (arratsaldean)

9/8 (arratsaldean)

B1

6/17 (goizean)

9/1 (arratsaldean)

B2

6/19 (goizean)

9/7 (arratsaldean)

C1

6/18 (goizean)

9/3 (arratsaldean)

C2*

6/15 (goizean)

9/3 (arratsaldean)

Italiera

A2

6/10 (goizean)

9/2 (goizean)

B1

6/10 (goizean)

9/2 (goizean)

B2

6/16 (goizean)

9/7 (goizean)

C1

6/16 (goizean)

9/7 (goizean)

(*) Ikasle ofizialak soilik.

Azterketak hasi baino hiru egun lehenago, gutxienez, jakinaraziko zaizkie ikasleei osasun agintariek ziurtapenerako proba idatziak egiteko ezartzen dituzten ordutegiak, tokiak eta baldintzak.

Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko probaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

2. ERANSKINA

2019-2020 ikasturte bukaerako jarraibideak hizkuntza-eskola ofizialetarako, COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi egoera dela eta

I.–Bitartekaritzarako euskarriaren hizkuntza eremu euskaldunean.

Nafarroako eremu euskalduneko ikasleen hizkuntza eskubideak bermatzearren, euskaraturik ere eskainiko zaizkie, hautatu dezaten, bitartekaritzaren probetarako euskarriak, gaztelaniazko testuetatik edo infografietatik diseinatuak daudenak, urtarrilaren 31ko 21/2020 Ebazpenaren arabera.

II.–Egutegia.

Ikasturte amaierako egutegia honako ebazpen hauetan ezarritakoari egokituko zaio, oro har: Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 401/2019 Ebazpena, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna 2019-2020 ikasturtean arautzeko; eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 405/2019 Ebazpena, jarraibideak onesten dituena Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2019-2020 ikasturtean arautzeko.

Irakaskuntza presentzial eta erdi presentzialeko ikastaroetan, irizpide hauei jarraikiko zaie:

a) Eskola aldiaren bukaera: oro har, maiatzaren 21ean, etengabeko ebaluazioa barne, mailaz igotzeko irizpide gisa kontuan hartzen den kasuetan.

B) Ziurtapen proba bateratuen egutegia. Ebazpen honen 1. eranskinean zehaztutakoa izanen da, betiere nola kudeatzen den COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera.

III.–Mailaz igotzea eta ziurtapena.

1. Ikasle ofizialak mailaz igotzeko irizpideak.

a) A1, A2, B2.1 eta C2.1 mailetako ikasleak. Departamentu bakoitzeko programazioetan ezarritakoari jarraikiz igoko dira mailaz edo errepikatuko dute.

b) B1, B2.2 eta C1 mailetako ikasleak. Mailaz igotzen ahalko dira, irizpide hauetako bati jarraituz:

–Etengabeko ebaluazioa: irakasleek maila-igoera baieztatzeko ebidentzia nahikoa dutenean.

–Gutxienez ere %50eko batezbestekoa lortuta kasuan kasuko ziurtapen proban.

c) Maila berean beste urte bat gelditzeko erabakia irakasle taldeak proposaturik hartuko da, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, justifikazio txosten bat erantsita.

2. Ziurtagiria emateko irizpideak.

Ziurtagiria eskuratu nahi badute, urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretuari jarraikiz, proba bat gainditu beharko dute A2, B1, B2.2, C1 eta C2.2 mailetako eta That’s English-eko ikasle ofizialek, ikasle libreek, irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetakoek eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko (NUHEO) lankidetza programetan parte hartzen duten Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleek.

Proba hori 2019-2020 ikasturtean eginen da, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako egutegiari jarraikiz.

Urtarrilaren 31ko 21/2020 Ebazpeneko ziurtapen irizpideak aplikatuko dira, baina zehaztapen batzuk kontuan hartuta, ikusirik arreta presentziala bertan behera gelditu dela COVID-19aren eraginez, eta hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen interes orokorra bermatzeko, hala ezarri baita alarma egoera deklaratu zenetik eta COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeari dagokionez. Hona hemen zehaztapen horiek:

–Proba guztietan aipatzen diren iraupenak “gehienekoak” dira.

–Aukera ematen da bide telematikoak edo presentzialak erabiltzeko ahozko adierazpenaren eta ahozko bitartekaritzaren probak egitean, horiek egiteko aukera bermatzen duten bitartekoekin, COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta, eranskin honen IV. puntuan zehaztu bezala.

IV.–Irizpide teknikoak ahozko proba egiteko Nafarroako hizkuntza-eskola ofizialetan, neurri bereziak aplikatu beharrez COVID-19a dela-eta deklaratutako alarma egoeragatik.

Osasun baldintzek bide ematen dutenean, baliabideak ezarriko dira ahozko azterketak aurrez aurre egiteko. Nolanahi ere, ikasleek, nahi badute, modu telematikoan egin dezakete ahozko proba. Aukera horrek ez du baztertzen ikasleek bi deialdi izatea (orain, ekainean eta irailean) ahozko proba aurrez aurre egiteko, matrikulak horretarako eskubidea ematen baitu.

Ahozko proban, parte hauek daude: ahozko produkzioa (Prod), ahozko koprodukzioa (Kop) eta ahozko bitartekaritza (AB); eskema honen arabera administratuko da proba, maila zein den:

DENBORAK*

EUSKARRIA

IO

B1

Prod

Prestatzeko: 1

Azalpena: 3

Gaia + argazkiak + galderak 2Hn

Kop

Prestatu gabe

Azalpena: 2

Gai bera + elkarrizketa irakaslearekin - galdera pertsonalak

AB

Prestatzeko: 5

Azalpena: 2

Ahozko edo idatziriko euskarria gaztelaniaz**

B2

Prod

Prestatzeko: 1

Azalpena: 3

Gaia + argazkiak + galderak 2Hn

Kop

Prestatu gabe

Azalpena: 2

Gai bera + elkarrizketa irakaslearekin - galdera pertsonalak

AB

Prestatzeko: 5

Azalpena: 2

Ahozko edo idatziriko euskarria gaztelaniaz**

C1

Prod

Prestatzeko: 1

Azalpena: 3

Gaia + 3-4 enuntziatu

Kop

Prestatu gabe

Azalpena: 2

Gai bera + elkarrizketa irakaslearekin - galdera pertsonalak

AB

Prestatzeko: 5

Azalpena: 2

Ahozko edo idatziriko euskarria gaztelaniaz**

(*) Zenbakiak gehieneko minutuak dira.

(**) Eremu euskalduneko ikasleek inputa euskaraz eska dezakete.

Proban, ikasleak banaka egonen dira, bai aurrez aurreko modalitatean, bai Internetekoan. Bideokonferentziaz eginez gero, epaimahaiak zehaztuko du teknologia.

Honako hauek osatuko dute epaimahaia: HEOko bi irakasle eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bat, edo, egoera salbuespenekoa izanik, irakasle bakar bat.

Probaren audioa grabatuko da, baliagarria izan dadin erreklamaziorik badago.

Ahozko proba modu telematikoan egiteko eskatu ondoan, hautagaiak azkenean ez badu egiten ahozko proba Internet bidez, izanen ditu ahozko proba aurrez aurre egiteko bi aukerak, matrikulak horretarako eskubidea ematen baitu.

V.–Matrikulari uko egitea, tasa ordaintzetik salbuetsita egonda 2020-2021 ikasturtean.

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskoletako ikasle ofizialek uko egiten badiote 2019-2020 ikasturteko ziurtapen proben bi deialdietan aurkezteari, eska dezakete, 3 egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ikasturte honetako matrikula gordetzeko 2020/2021 ikasturterako, dela maila bererako, dela hurrengo mailarako, matrikulazio tasen ordainketa gehigarririk gabe.

Ikasle libreek, matrikulari uko egiteko tasak itzulita, 3 egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: F2005196