115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Herri-lurren desafektazioa, okupatzeko eta erabilera lagatzeko, 9. poligonoko 1. lurzatiaren A azpilurzatian (“La Sierra” parajea). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 19ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Irunberriko Udalaren herri-lurretako 48 metro koadroren desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatiaren A azpilurzatian (“La Sierra” parajea). Helburua da horien erabilera lagatzea IKAI Tecnologías Avanzadas SLri.

Bigarrena.–Onestea desafektatu beharreko lurren erabilera lagatzea arautuko duen baldintza-agiria, telekomunikazio instalazioak egokitzeko, banda zabalez horni daitezen zuntz optikoak estaltzen ez dituen herriak.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, herri-lurren desafektazioari dagokionez, horien erabilera IKAI Tecnologías Avanzadas SL enpresari lagatzeko, aprobetxamendu berezia egiteko.

Bosgarrena.–Irunberriko Udalak behin betiko onesten duenean, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, onets dezan, hala aurreikusten baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak eta legea garatzen duen araudiak.

Seigarrena.–Ahalmena ematea Irunberriko Udaleko alkateari, edota legez haren ordez ari denari, erabileraren lagapena formalizatzeko behar diren agiri publiko nahiz pribatuak sina ditzan.”

Irunberrin, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2005044