115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1309E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena maiatzaren 8ko 1205/2017 Ebazpena, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak ematekoa; dirulaguntza horiek urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan aurreikusita daude. DDBN identifikazioa: 501354.

Laneratze enpresek babesteko, jarraipena egiteko eta gizarte laguntzako esku-hartzeak egiten dituzte, eta, horiei esker, errazten dute gizarterako eta lanerako ohiturak hartzea, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzen dutenak, eta lan merkatuan sartzeko ezinbesteko direnak.

Deialdi honen helburua da horrelako enpresei aukera ematea inbertsioengatiko dirulaguntzak eskatzeko, eta oinarri arautzaileak ezartzea, haientzat berariaz diseinatutako dirulaguntzetarako.

Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuaren helburua da gizarteratze eta laneratze enpresen araubide juridikoa arautzea gizarte-bazterketaren kontrako politika publikoen barruan.

2019ko abenduaren 27an onetsi zen 340/2019 Foru Dekretua, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren helburua da laneratze eta gizarteratze enpresen zeregina sendotzea eta baliabide ezin hobea bilakatzea lanean hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatuan sar daitezen lortzeko.

Deialdian orain egin behar den aldaketaren xedea da, 340/2019 Foru Dekretuan araututakoarekin bat, enpresa mota horri babes formulak eskaintzea, haien ezaugarri eta beharretara egokituak, eta, horretarako, haientzat berariaz diseinatutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira.

COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen duen aukerarekin bat, interes orokorra babesteko ezinbestekoa da dirulaguntzen deialdi hau izapidetzea, deialdi honen azken onuradun izanen diren pertsonak gizarte bazterketa egoeran daudelako eta COVID-19aren inpaktuak prekarietate eta gizarte bazterketa egoera larriagoan jarriko dituelako; horrek arrazoitzen eta babesten du deialdiaren etendura kentzea.

Aurrekoa gorabehera, etenda daude deialdiaren kontra gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epeak. Epeen zenbaketa berriz hasiko da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarra galtzen dutenetik.

Era berean, eskaerak aurkezteko epea etenda dago. Dena dela, entitate edo pertsonaren batek eskaera etenaldi horretan aurkezten badu, onartuko zaio, eta epe barruan aurkeztutzat joko da.”

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 8ko 1205/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak ematekoa; hau da aldaketa:

1.1.–Deialdiaren 3. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

3. Enpresa onuradunak.

3.1. Gizarteratze eta laneratze enpresak izan daitezke oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, kalifikazio hori behin-behinekoz jasotzen dutenetik aurrera.

1.2.–Deialdiaren 4. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

4. Enpresa onuradunen betebeharrak.

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren debekuetatik bakar bat ere ez urratzea. Hori “erantzukizunpeko adierazpen” baten bidez frogatu beharko du dirulaguntza eskatzen duen entitateak edo zentroak.

1.3.–Deialdiaren 5 b) oinarria aldatzea, testu hau izateko:

5. Inbertsio diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak:

b) Inbertsio kontzeptu bakoitzerako gutxieneko zenbatekoa ezartzen da, 400 eurokoa (BEZa kenduta) unitate bakoitzeko, ulertuta unitatea dela multzo homogeneo funtzional bat eta ez haren elementuak edo zatiak.

1.4.–Deialdiaren 6.1.g) oinarria aldatzea, testu hau izateko:

6.1.g) Jardueran aritzeko bakarrik diren nahitaezko ibilgailuak. Industriarako edo merkataritzarako ibilgailuak bakarrik joko dira babesteko modukotzat, hau da, beren fitxa teknikoan ezarrita duten sailkapen kodearen hasiera 03, 04, edo 06 ez dutenak.

1.5.–Deialdiaren 10. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

10. Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz.

1.6.–Deialdiaren 11.1. oinarriaren b) eta c) letrak aldatzea, testu hau izateko:

11.1. Oinarri hauetan ezarritako dirulaguntzen onuradun izan nahi duten enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

b) Egin beharreko inbertsioaren proiektua (III. eranskina), informazio hau jasoko duena:

–Kontzeptu diruz lagungarria(k), egin beharreko inbertsioaren proformako fakturak erantsita edo, inbertsioa egina badago eskaera aurkeztu aurretik, haien fakturak erantsita.

–Sortutako edo sortuko diren lanpostuen kopurua, dirulaguntzen xedeko epean, eta inbertsioak enplegu sorrerarekin izanen duen erlazioaren justifikazioa.

–15 b) oinarrian ezartzen diren baldintzetan egindako laneratzearen justifikazioa; horretarako, kasuko lan kontratuak aurkeztuko dira.

–Negozio ildo berriak, merkatu berriak eta/edo bezero berriak lortzeko aurreikuspenak.

–Norberak finantzaketan laguntzeko ekarriko duen ehunekoa.

c) Erantzukizunpeko adierazpena:

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela. (I. eranskina).

–Helburu bererako beste administrazio publiko batzuei eskaturiko edo horiek emaniko laguntzak edo dirulaguntzak azalduko dituen adierazpena, edo horrelakorik ez duela eskatu dioen adierazpen espresa, hala bada; orobat, helburu bererako dirulaguntza edo laguntza eskaera berriak eta lortzen diren laguntzak hamabost eguneko epean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrean idatziz adierazteko konpromisoa ere. Adierazpen horretan “de minimis” araubideari lotutako laguntza guztiak ere aipatuko dira, indarrean den zergaldian eta aurreko bietan jasotakoak, baita eskatu bai baina oraindik ebazteke daudenak ere. (II. eranskina).

d) Lehenago Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik ez badu inoiz jaso, “Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera” izeneko inprimakia, banku entitateak behar bezala betea.

1.7.–Deialdiaren 12.3. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

12.3. Berdinketa izanez gero, kofinantzaketan zati handiena jartzen duen entitateari emanen zaio lehentasuna. Berdinketak irauten badu, lehenetsiko dira kontrataziorako aurreikuspen handiagoa duten inbertsio proiektuak.

1.8.–Deialdiaren 15. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

15. Balorazio irizpideak.

Aurkezten diren eskaerak baloratzeko, Balorazio Batzordeak ondoren aipatzen diren irizpideak izanen ditu kontuan:

a) Enplegua sortzea: 10 puntu gehienez.

Enpresak inbertsioa egiten duenetik aurrera kontratatzen duen edo kontratatu asmo duen langile bakoitzeko 5 puntu emanen dira, betiere inbertsioa egin baino hiru hilabete lehenagoko plantillari gehitzekoa. Kontratazio berriak aurtengo 31 baino lehen egin beharko dira.

b) Laneratzea: 15 puntu gehienez.

5 puntu emanen dira gizarte bazterketan dagoen eta laneratze enpresan baja eman ondoko 15 egunetan enpresa arrunt batean kontratatzen duten pertsona bakoitzeko. Kontuan hartuko dira aurreko urteko azaroaren 1etik inbertsioa justifikatzen den unera arte egindako laneratzeak.

c) Berrikuntza: 5 puntu.

5 puntu emanen dira inbertsioa jarduera berri bat sortzera bideratuta badago (negozio ildo berriak sortzea, merkatu berrietan merkaturatzea, bezero berriak egitea).

d) Laneratze enpresak proiektua kofinantzatzea: 20 puntu gehienez.

–Enpresak inbertsioaren %20 eta %30 arteko finantzaketa jartzen badu: 5 puntu.

–Enpresak inbertsioaren %31 eta %40 arteko finantzaketa jartzen badu: 10 puntu.

–Enpresak inbertsioaren %40 baino gehiago jartzen badu: 20 puntu.

Irizpide horiek aplikatuta 20 puntura iristen ez diren proiektuak ezetsi eginen dira.

1.9.–Deialdiaren 16. oinarriaren c), d) eta i) letrak aldatzea, testu hau izateko:

16. Onuradunen betebeharrak.

Oro har, onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen dituzte, eta, bereziki, honako hauek:

c) Diruz lagundutako inbertsioa 2 urtez bederen mantentzea, dirulaguntza ematen denetik, non eta entitate onuradunak ez duen ezinbesteko arrazoiren bat justifikatzen. Kasu horretan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak nahikotzat jo beharko ditu arrazoi horiek ebazpen baten bidez. Inbertsioa erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunak eskuratu, eraiki, zaharberritu eta hobetzeko bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluan ezarritako epeak beteko dira.

Era berean, balorazioa egiteko aintzat hartu diren lanpostu berriak dirulaguntza eman eta bi urtez bederen mantendu beharko dira. Kontratatzen diren pertsonetako bati baja ematen bazaio, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituen beste pertsona batek ordeztu beharko du hilabete bat igaro baino lehen.

d) Dirulaguntza emateko unean kontuan hartutako inguruabar eta baldintzetan nahiz onuradunak bere gain hartutako konpromiso eta betebeharretan, eta bereziki inbertsioa mantentzeari buruzkoetan, edozein aldaketa izanez gero, haien berri ematea gertatu eta hilabeteko epean.

i) Gardentasun betebeharrak:

I.1) Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunek gardentasunez aritzeko betebeharra izanen dute, bi inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

1) Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

2) Emandako dirulaguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa denean.

Horretarako, bi inguruabar horiek betetzen dituzten entitate onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez,ondotik aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, NL-NEZi zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

–Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio hauetarako, ez guztizko batura.

1.10.–Deialdiaren 17.1. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

17. Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

Dirulaguntza ordaintzeko, bide hauetako bat erabiliko da:

1. Jarduera oso-osorik gauzatu ondoren, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera justifikatuta.

Onuradunak kasuan kasuko urteko azaroaren 5a baino lehen aurkeztu beharko du espedientearen likidazioa egiteko behar den dokumentazio guztia: justifikazio-kontua, gastuaren frogagiriak eta memoria ekonomiko bat aurkeztuta; azken horretan, lortutako diru-sarreren eta dirulaguntzarekin lotutako gastu diruz lagungarrien zerrenda sailkatua sartuko da. Ondorio horietarako, egiazki ordaindutako fakturen kopia aurkeztu beharko da, baita frogatako antzeko balioa duten bestelako kontabilitate agiriak ere, eginiko inbertsioak frogatuko dituztenak. Faktura bakoitzari ordainagiria erantsiko zaio, hau da, bankuko transferentziak edo bankuko karguak edo kontu laburpenak. Txekea ez da onartuko ordainagiri gisa.

Era berean, 11. oinarriko b) letran ezarritako kontzeptu guztien justifikazioa aurkeztu beharko da, balorazioan aintzat hartu baldin badira.

1.11.–Deialdiaren 23. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

23. “De minimis” araubidea.

Dirulaguntza hauek “de minimis” araubidearen menpe daude, Batzordearen apirilaren 25eko 360/2012 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua).

2. 75.000 euroko gastua baimentzea, 2020ko gastu-aurrekontuko “Laneratze enpresetako inbertsioetarako dirulaguntzak” izeneko 950001 96100 7709 241204 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2004909