115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03936 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Helbidea: Gonzalez Tablas 9, behea - 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ezpelura.

Udal-mugartea eta probintzia: Doneztebe (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanaren xedea da presa bat eraistea Ezpelura ibaian, Donezteben, bitarteko mekanikoak erabiliz eta eskuz, aldez aurretik behin-behineko presa bat eginda, eta harri-lubeta hormigoiztatu bat eraikitzea, altuera aldakorrekoa –gehienez ere, 1,50 metrokoa–, eta 52 metroko luzerako lur-ezponda bat, landare-tratamenduarekin, ezkerraldeko ibai-bazterra babesteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Doneztebeko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko maiatzaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2005005