115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-301

Basaburuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Basaburuko Udala.

Xedea: Gartzarongo eta Erbitiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Larraun ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Isurketak 10.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 11 m³-ko edukiera duen Imhoff biltegi batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005010