115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1305E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira gizarteratze eta laneratze enpresentzako dirulaguntzak, prozesu horietan langileei laguntzeko teknikariak kontratatzeko xedea dutenak eta urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan aurreikusirik daudenak.

Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuaren helburua da gizarteratze eta laneratze enpresen araubide juridikoa arautzea gizarte-bazterketaren kontrako politika publikoen esparruan.

2019ko abenduaren 27an onetsi zen 340/2019 Foru Dekretua, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren helburua da laneratze eta gizarteratze enpresen zeregina sendotzea eta baliabide ezin hobea bilakatzea lanean hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatuan sar daitezen lortzeko.

Laneratze enpresek babesteko, jarraipena egiteko eta gizarte-laguntzako esku-hartzeak egiten dituzte, eta, horiei esker, errazten dute gizarterako eta lanerako ohiturak hartzea, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzen dutenak, eta lan merkatuan sartzeko ezinbesteko direnak.

Deialdian orain egin behar den aldaketaren xedea da, 340/2019 Foru Dekretuan araututakoarekin bat, enpresa mota horri babes formulak eskaintzea, haien ezaugarri eta beharretara egokituak, eta, horretarako, haientzat berariaz diseinatutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira.

COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen duen aukerarekin bat, interes orokorra babesteko ezinbestekoa da dirulaguntzen deialdi hau izapidetzea, deialdi honen azken onuradun izanen diren pertsonak gizarte bazterketa egoeran daudelako eta COVID-19aren inpaktuak prekarietate eta gizarte bazterketa egoera larriagoan jarriko dituelako; horrek arrazoitzen eta babesten du deialdiaren etendura kentzea.

Aurrekoa gorabehera, etenda daude deialdiaren kontra gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epeak. Epeen zenbaketa berriz hasiko da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarra galtzen dutenetik.

Era berean, eskaerak aurkezteko epea etenda dago. Dena dela, entitate edo pertsonaren batek eskaera etenaldi horretan aurkezten badu, onartuko zaio, eta epe barruan aurkeztutzat joko da.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, gizarteratze eta laneratze enpresei dirulaguntzak ematekoa, gizarteratze eta laneratze prozesuetan langileei laguntzeko teknikariak kontrata ditzaten; hau da aldaketa:

1.1.–Deialdiaren 2.1. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

2.1. Gizarteratze eta laneratze enpresak izan daitezke oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, kalifikazio hori behin-behinekoz jasotzen dutenetik aurrera.

1.2.–3. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

3.1. Gizarteratze eta laneratze egoeran zenbat langile dauden, horren araberakoa izanen da gizarteratze eta laneratze enpresa bakoitzean gutxienez izan behar diren teknikarien kopurua, 25.2 artikuluko 5.3 oinarriko taulan ezarri gisan, eta gutxienez teknikari bat arituko da esku-hartze, gizarteratze eta laneratze arloko lanetan. Lau teknikari edo gehiago edukitzeko beharra badago, horietatik bi, gutxienez, esku-hartze, gizarteratze eta laneratze arloko neurriak garatzen arituko dira; sei teknikari edo gehiago edukitzeko beharra badago, horietatik hiru arituko dira zeregin horietan. Hortik aurrera, teknikari kopuruaren araberako proportzio hori errespetatu beharko da.

3.2. Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan aurreikusitako titulazioa edo esperientzia izan beharko dute kontratatutako laguntzako teknikariek. Enpresak laguntzako teknikari bakarra izateko betebeharra badu, haren lana izanen da gizarteratzeko esku-hartze eta lagun egiteko neurriak garatzea.

3.3. Esku-hartzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko teknikariek eginkizun hauek bete beharko dituzte:

a) Foru dekretu honen 5. artikuluan adierazitako kontratudun bakoitzaren gizarteratze eta laneratze akordioa prestatzea, langilearekin adostuta, eta lagun egiteko teknikariarekin, oinarrizko laguntzako edo laguntza espezializatuko gizarte zerbitzuekin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera, beharrezkoa denean.

b) Lan orientazioko zereginak betetzea.

c) Enpresen prospekzioa egitea, enpresako langileak lanean txertatzeko.

d) Gizarteratze eta laneratze enpresako langileen eta haiek kontratatzen ahal dituzten enpresen arteko lan bitartekaritza.

e) Gizarteratze eta laneratze akordioa betetzen ote den jarraipena egitea eta berriro formulatzea, adierazitako helburuak beteko ez balira.

f) Haien jarduerak koordinatzea gizarte zerbitzuekin, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta lagun egiteko teknikariekin, zein den kasua.

1.3.–Deialdiaren 4. oinarriko c eta i letrak aldatzea, testu hau izateko:

c) NL-NEZn aurkeztea, urtarrileko eskaerarekin batera, jardueren memoria bat, aurreko urtean teknikariek egina, 9.2 oinarrian zerrendatutako edukiarekin.

I) Gardentasun betebeharrak:

l.1) Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunek gardentasunez aritzeko betebeharra izanen dute, bi inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

1) Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

2) Emandako dirulaguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa denean.

Horretarako, bi inguruabar horiek betetzen dituzten entitate onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, ondotik aipatzen den informazio hau aurkeztu beharko dute telematikoki, NL-NEZi zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

–Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio hauetarako, ez guztizko batura.

l.2) Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

I.3) Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

1.4.–5. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

5.1. Dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da, gutxienez ere, lanaldi osoko teknikari bakoitzeko, edo horren parekoa, teknikariaren lanaldiaren proportzioan, soldataren eta Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.

5.2. Hilero ordaindu beharreko gehienekoa 2.000 euro izanen da, edo egindako lanaldiaren arabera dagokiona. Gehieneko muga hori gaindituko da bakarrik baldin aurreko hilabetean ez bada ordaindu ezarritako gehienekoa. Ezarritako soldatarekin ez bada iristen aipatutako zenbatekora, aurreko hileko gizarte aseguruekin osatzen ahalko da.

5.3. Gizarteratze eta laneratze enpresei dirulaguntza ematen ahalko zaie teknikariak kontratatzeagatik, taula honetan adierazitako baldintzei jarraikiz:

Gizarteratze eta laneratze prozesuan dauden langileen lanpostu kopurua

3.000 euro

Lanpostu bakoitzarengatik,
laugarrenetik aurrera

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Teknikari kopuruari eta lanaldiari
dagozkien betebeharrak

2

12.000 euro

Teknikari bat, lanaldi honekin:

%50,00

3

12.000 euro

%50,00

4

12.000 euro

%50,00

5

15.000 euro

Teknikari bat, lanaldi honekin:

%62,50

6

18.000 euro

%75,00

7

21.000 euro

%87,50

8

24.000 euro

Teknikari bat lanaldi osoan eta beste bat lanaldi honekin:

9

27.000 euro

%12,50

10

30.000 euro

%25,00

11

33.000 euro

%37,50

12

36.000 euro

%50,00

13

39.000 euro

%62,50

14

42.000 euro

%75,00

15

45.000 euro

%87,50

16

48.000 euro

2 teknikari lanaldi osoan eta beste bat lanaldi honekin:

17

51.000 euro

%12,50

18

54.000 euro

%25,00

19

57.000 euro

%37,50

20

60.000 euro

%50,00

21

63.000 euro

%62,50

22

66.000 euro

%75,00

23

69.000 euro

%87,50

23 langile edo gehiago badaude gizarteratze eta laneratze prozesuan, jarduera profesionalarekin eta dirulaguntzaren zenbatekoarekin proportzioan ezarriko da teknikarien plantilla, aurreko irizpideekin bat.

5.4. Baldin, laguntzako teknikari batek lana utzita, ez bada betetzen teknikarien nahitaezko gutxieneko kopurua, laneratze enpresak ordeztu egin beharko du, hilabeteko epean, oinarri hauetan aurreikusitako beharkizunak betetzen dituen teknikari batekin, eta horren berri emanen dio NL-NEZri.

5.5. Baldin laguntzako teknikari batek baja medikoa badu hilabete baino luzeago, ordeztu egin beharko da 15 egun naturaleko epean gehienez, oinarri hauen araberako teknikari batekin, eta horren berri emanen dio NL-NEZri.

1.5.–6.2. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

Dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko epea hilabetekoa da, aurreko hilabetea bukatzen denetik, baldin eta dagokion gastuaren baimena argitaratu bada.

Deialdiaren aurreko urteko azaroaren eta argitaratzearen aurreko hilabetearen arteko aldirako eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik.

1.6.–7. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz.

1.7.–9.1. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

9.1. Hilero emanen eta ordainduko da dirulaguntza, laneratze enpresa bakoitzak aurkeztutako justifikazioaren arabera, dokumentazio hau aurkeztuta:

–Eskabide orria.

–Inprimaki normalizatua, eskatutako dirulaguntzari dagozkion kalkuluak adierazita.

–Kontratatutako teknikarien aurreko hilabeteko nomina ordainduen kopiak, zeinetarako eskatu baita dirulaguntza ematea eta ordaintzea, eta ordainketaren frogagiriak.

–Aurreko hilabeteko Gizarte Segurantzako kotizazio ordainduen buletinen kopia, gastua egozten bada, baita ordainketaren frogagiria ere.

–Hileko lehen eskaerarekin batera egiaztagiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, edo erantzukizunpeko adierazpena, kasua bada:

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela.

–Diru-laguntza hauen xede bererako beste laguntzarik ez duela hartzen, edo hartuz gero, guztien artean ez dela kostua gainditzen.

–Baimena ematen duela datu pertsonalen tratamendurako eta fitxategi publikoetako datuen kontsultarako.

–4. oinarriaren i) letran gardentasunari buruz ezarritako betebeharrak betetzen dituela.

Ez da beharrezkoa izanen informazio hau berrestea gerora dirulaguntzarako hilero egiten den eskaera bakoitzean, ez bada hasieran emandako datuak aldatu direla.

–Beste teknikari bat kontratatu behar bada:

  • Lan-kontratuaren kopia.
  • Gizarte Segurantzako alta-agiriaren kopia.
  • Teknikariarentzat urtean aurreikusitako jarduera jasotzen duen txostena, egin behar diren jarduketak zehaztuta.
  • Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan aurreikusitako titulazioa edo esperientzia betebeharra betetzearen frogagiriak.

–Kontratu baten luzapena bada:

  • Haren kopia.

1.8.–Deialdiaren 16.4. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

16.4. 9.2. oinarriko memoria aurkezten ez bada, eten eginen da dirulaguntzen ordainketa, harik eta memoria aurkeztu arte. Nolanahi ere ordainketa horiek eteteak ez die laneratze enpresei eskubiderik ematen seigarren oinarrian aurreikusitako eskaeren aurkezpenerako epea ez betetzeko.

2. Aurreko apartatuen arabera oinarri arautzaileetan egiten diren aldaketak aplikatuko dira aldaketa hau argitaratu ondoko hilabeteko lehen egunetik aurrera laguntza teknikoagatik sortzen diren kostuei dagozkien laguntza eskaeretan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2004907