115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 48. eta 49. lurzatietako UA 1.5 eta UA 1.6 unitateetan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko apirilaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, udal katastroko 2. poligonoko 48. eta 49. lurzatietan, Zatalarrañas kaleko UA 1.5 eta UA 1.6 hirigintzako jarduketa-unitateak garatzeko. Xedea da eraikinak egitea: hotel bat eta etxebizitzetako eraikin bat. Hori guztia, Jesús Araiz eta Juan Carlos Huarte arkitektoek egindako dokumentazio teknikoaren arabera. Rubén Carmona Eseverri da sustatzailea.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, behar bada, alarma-egoera bukatu ondoko biharamunetik hasita, jarraikiz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. puntuan ezarritakoari; errege dekretu horrek COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen. Hori guztia, egokitzat jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2005132