115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, UE-R 4.3 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 21eko 117/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, UE-R 4.3 exekuzio unitatean, Navaragon SLk sustatua.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, behar bada, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Milagron, 2020ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2005125