115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 838., 877. eta 285. lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko 4. poligonoko 838., 877. eta 285. lurzatietan, Eliezer Redin Aristuk sustatua. Helburua da 838. lurzatiaren sail bat S.G.Z.V.-1 Sistema Orokorretik kanpo uztea, bihur dadin ondoko 839. lurzatiko etxebizitzaren lurzoru libre pribatu; bestalde, planari koherentzia handiagoa emateko, 877. eta 285. lurzatietako zatiak erantsi dira. Beraz, lortzen da lurzati erregular bat bai lurzoru libre pribatukoa, baita ondoan duen Sistema Orokorrekoa ere.

Bigarrena.–Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik eta iragarkiak Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzen direnetik hasita.

Hirugarrena.–Sustatzaileari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Irunberrin, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2005068