113. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Zuntz optikoa zabaltzeko lizentzia ematea. Jendaurrean jartzea

Valtierrako udalerrian zuntz optikoa zabaltzeko lizentzia eskatu dutenez, hori jendaurrean jartzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan, interesdun orok aukera izan dezan eskatzeko hirigintzako determinazioak beteko direlako berme osoa. Beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jarraian azaltzen den espedientea jendaurrean jartzen da Udalaren bulegoetan hamabost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Proiektua: zuntz optikoa zabaltzeko plana. Sustatzaileak: Adamo Telecom Iberia SAU eta Orange España Telecomunicaciones Fijas SLU Tokia: Valtierrako udalerria.

Valtierran, 2020ko maiatzaren 22n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2005121