112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 1/2020 espedientea; gastuak dira, partiden arteko transferentzien eta diru-sarrera berrien bidez finantzatzekoak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz, hain zuzen ere 202. artikuluan xedatutakoari buruz 214. artikuluan ezartzen denari.

Berbintzanan, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2005047