112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ETXARRI ARANATZ

Udal hilerrian gorpuzkiak ateratzea

Jakinarazten den egintza: Alkatetzaren 76/2020 Ebazpena, martxoaren 23koa, udal hilerrian gorpuzkiak hobitik ateratzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena ezinezkoa izan denez, Alkatetzaren ebazpen hau argitaratzen da, aipatu legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, 15 egun balioduneko epe luzaezina ematen da, bidezko interesa duten pertsonek egoki deritzotena adieraz dezaten. Ildo horretan, hobitik ateratako hondakinak entregatzeko eskatzen ahalko dute, beste leku egoki batean uzteko (kolunbarioak, beste hilerri batzuk).

Interesdunek eta/edo senideek ezer adierazten ez badute, gorpuzkiak udal hilerriko hezurtegira eramanen ditu Udalak, entzunaldi publikorako epea igaro ondoren.

Jakinarazpenaren testu osoa eta gainerako espedientea Etxarri Aranazko Udaleko bulegoetan daude interesdunen eskura.

Izapide-egintza denez, ezin da errekurritu administrazio bidean, eta, beraz, jakinarazten da dagozkion ondorioak izan ditzan.

Argitaratzen da, jasotako lege zehaztapenak betez.

Etxarri Aranatzen, 2020ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

I. ERANSKINA:
HOBITIK ATERATAKOEN ZERRENDA

ABIZENAK, IZENA

HERIOTZA DATA

MADINAGOITIA ZUBIA, JUANA

2003/02/27

MADINAGOITIA ZUBIA, TERESA

2001/10/15

Iragarkiaren kodea: L2005013