112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

42. poligonoko 61. lurzatiaren zati bat desafektatzea, ondoren laga dadin olio erabiliak biltegiratzeko eta biltzeko eta petrolio-produktuak biltegiratzeko jardueretarako. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2020ko maiatzaren 4an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen 42. poligonoko 61. lurzatiaren 6.145,20 m² (katastroko datuen arabera) desafektatzea, gero Sertego Servicios Ambientales SLUri lagatzeko, gaur egun egiten duen jardueran jarrai dezan, hau da, olio erabiliak biltegiratzen eta biltzen eta petrolio-produktuak biltegiratzen.

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, onetsi zuen erabilera lagatzearen baldintza-agiria, Sertego Servicios Ambientales SLUk olio erabiliak biltegiratzeko eta biltzeko jarduerarako, aipatu lurzatian.

Desafekzioaren eta erabilera lagatzearen espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Epe hori zenbatzen hasiko da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako epe administratiboen etendura amaitzen denetik (COVID-19arengatiko alarma-egoera deklaratzen du dekretu horrek).

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da honen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2004881