110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Herri-lurrak aldi baterako okupatzea eta haien erabilera lagatzea Eólica Cabanillas enpresari, dorre meteorologiko bat instalatzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko apirilaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen ondotik adierazten diren herri-lurzatien aldi baterako okupazioa, Eólica Cabanillas enpresari lagatzeko, neurketa-estazio meteorologiko bat instala dezan behin-behinean, administrazio klausulen agirian jasotzen diren baldintzen arabera.

ESPARRU ZK.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA

1

CABANILLAS

7

110

10,39

2

CABANILLAS

7

111

611,11

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurreko epean ez badu inork aurkezten alegaziorik edo erreklamaziorik, edo halakoak ebatzi eta gero, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2004877