110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2020ko otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2020ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakiduna: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,72. Euskara jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala: %23,83. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizioa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Ezaugarriak: aldi baterako lan kontratuduna. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Araubide administratiboko langileak.

Idazkaria. Miren Zabaleta Tellería.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Beatriz Damboriena Ursuegui. Antzinatasuna: 1999ko otsailaren 1a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antxon Erreguerena Garciarena. Antzinatasuna: 2013ko urtarrilaren 1a.

Bertizaranan, 2020ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2005026