110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Ordenantza, Txakurrak, katuak, lagun egiteko animaliak
eta animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duena.
Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2020ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Txakurrak, katuak, lagun egiteko animaliak eta animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko jotzen dituen alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurreko tramitean inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Arasen, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2004892