110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. 2020. Urtea

COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz, Iruñeko Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren likidazioak borondatezko aldian ordaintzeko mugaeguna geroratzea onetsi zuen. Geroratze horren ondoren, Ogasuneko Zuzendaritzak, 2020ko apirilaren 23an, ebazpen bat eman zuen (7/SG), honako hau onetsiz:

1.–2020ko uztailaren 3a ezartzea mugaegun trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2020. urteko zergaren likidazioak borondatezko aldian ordaintzeko.

2.–Banku-entitate kolaboratzaileekin sinatutako hitzarmenarekin bat, ordainketak honako banku-entitate hauen edozein bulegotan egin daitezke: Caixabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Kutxabank eta Banco Sabadell, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta aurretik dagokion ordainagiria aurkeztuta. Halaber, ordainketa Interneten ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean: www.pamplona.es.

Behin borondatezko epea amaituta tasak ordaindu ez badira, diru-bilketa premiamenduzko prozeduraren bidez eginen da, eta horrek berarekin ekarriko du Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluak xedatutako errekarguak eta interesak ezartzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 12an.–Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: L2004919