110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-152

Nabaskozeko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nabaskozeko Kontzejua.

Xedea: Nabaskozeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Nabaskoze (Nafarroa).

Nabaskozeko isurketa 80 m³-ko Imhoff biltegi batean arazten da, bi ganberatan eta din-don banaketa sistemaz hornitutako iragazki biologikoan; ondoren Zaraitzu ibaira isurtzen da, ezkerraldetik, urtean 9.000 m³-ko emariarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004952