110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-257

Berueteko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Berueteko Kontzejua.

Xedea: Berueteko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Usarra erreka (Larraun ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Basaburua-Ultzama.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Herriaren isurketa 8.100 m³-koa da gehienez urtean; 45 m³-ko neurri erabilgarriak eta harrizko betegarriko iragazki biologikoa duen Imhoff biltegi batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004934