110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko aurrekontu orokor bakarraren hasierako onespenaren erabakia 2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ekoan. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu, eta aurrekontuaren behin betiko onespena 2020ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, maiatzaren 5ean.

Argitaratutako aurrekontua Jaurrietako Udalak onetsitakoarekin bat ez datorrela atzeman denez, erabat ezabatzen da 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia eta iragarki berri bat argitaratzen da, onetsitako aurrekontuaren behin betiko onespenarekin.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.

2020KO AURREKONTUA

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 44.540,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 105.560,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 51.550,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 112.305,33 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 322.505,33 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 54.800,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 9.135,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.530,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 86.174,33 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 143.066,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 800,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 322.505,33 euro.

Jaurrietan, 2020ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Nekane Moso Elizari.

Iragarkiaren kodea: L2004944