110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atariaren esteka honetan https://cortes.sedelectronica.es/transparency/aebaa1b2-820e-40d9-a58d-f005e055d1c7/, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hamabost eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik aurrera; errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Cortesen, 2020ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2004947