110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atariaren esteka honetan https://cortes.sedelectronica.es/transparency/1edc7ff1-6131-4249-9a2c-c2d0fd89d721/, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2020ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2004946