109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an, 4/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

–Aparteko kreditua.

Gastuen partida: 1722 69200. Bideak egokitzea: 6.600 euro.

Diru-sarreren partida: 6.600 euro, diruzaintzako gerakinekoak.

Eritze Atetzen, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2005069