109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-255

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Bargotako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Mariñanas ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Bargota (Nafarroa).

Herriko isurketek 30.000 eta 7.500 m³ inguruko gehieneko bolumena dute urtean; bakoitza bere aldetik tratatuko da, lehenbizikoa hobi septikoan eta legar-ohea duen iragazki biologikoan, eta bigarrena hobi septikoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004933