109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-146

Erroko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erroko Udala.

Xedea: Erroko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Erro ibaia.

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Erro (Nafarroa).

Erroko isurketa honela arazten da: iragazki biologikoen sistema, lehen mailako eta bigarren mailako dekantazioa; araztu ondoren Erro ibaira isurtzen da, ezkerraldetik, edo lurrean sartzen da. Urteko emaria 53.290 m³-koa da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko martxoaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004902