109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 20120ko maiatzaren 13an hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.

Zehazki, aipaturiko dekretuaren 26. artikuluan, Kontseiluaren osaera eta kontseilukideen izendapena arautzean, ezartzen da kontseilukideak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko direla. Kargu bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken hori, kargua bete gabe dagoenean arituko da, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean.

Ikusirik Eusko Ikaskuntzak egindako proposamena, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzea, aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzetan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Izaskun Arratibel Pastor andrea Euskararen Nafar Kontseiluko kide titular izendatzea, eta Mikel Aramburu Zudaire jauna, berriz, ordezko kide, biak ala biak Eusko Ikaskuntzak proposatuak.

2. 2018ko apirilaren 13an eratu zen Kontseiluari agintaldia amaitzeko zenbat geratzen zaion, beste horrenbestekoa izanen da erabaki honen arabera izendatu diren kideen agintaldia.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004926