109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Kasedako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 1/2019 espedientea, eta hura 2020ko maiatzaren 23an Kasedako Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Jesús Esparza Iriartek, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren maiatzaren 15eko 11/2020 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Itsaso Olleta Oizari ahalmenak eskuordetzea ezkontza zibil horretarako; eskuordetzeak ebazpena ematen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Kasedan, 2020ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2004980