109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, komertzioen errotulazioan euskara erabiltzeko 2020ko dirulaguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 505967.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrarekin; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 505967.

Xedea: Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie beren komertzioen errotulazioan euskara erabiltzen dutenei (fatxadetako errotulazioa, erakusleihoak, toldoak eta merkataritzako ibilgailuak), honako oinarri hauei jarraikiz:

OINARRIAK

1. Berriobeitiko Udalak diruz lagunduko du errotulazio berrien gastuaren %50, komertzioak errotulazio horretan euskara erabiltzen badu. Errotulazio berri bakoitzerako 300 euro emanen dira gehienez.

2. Dirulaguntza eskatzeko prozedura. Eskabidea errotulazio berria paratu ondotik eginen da. Eskatzaileak, eskabidearekin batera, errotuluaren bi argazki eta haren faktura aurkeztuko ditu udal erregistroan.

3. Eskaera aurkezteko epea: onesten denetik aurtengo abenduaren 17ra bitarte.

Berriobeitin, 2020ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2004945