10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Udaltzain agente lehenaren izendapena

Alkatetzak urriaren 26an emandako 1569/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia bat onetsi zen, Tuterako Udaltzaingoko agente lehen izateko lanpostu 1 barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Oinarriak 2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 9an.

Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez, Tuterako Udalak, Alkatetzaren abenduaren 19ko 2130/2019 Ebazpenaren bidez, Ignacio Pérez Arnaiz izendatu du Tuterako Udaltzaingoko agente lehen. Plantilla organikoko 1006C01810 kodea du lanpostuak. Postuaren jabetza hartzen denetik hasita izanen ditu ondorioak izendapenak, eta izendapena jakinarazten denetik 30 eguneko epean hartu beharko da jabetza.

Tuteran, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1916484