91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-S-489

Águeda Quintana Ongaik honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Águeda Quintana Ongai.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Erroibar (Nafarroa).

Isurketak 70 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta hormigoi armatuzko bi gelako hobi septikoan, 1,94 m³-koan, tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko martxoaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1905219