91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Babes ofizialeko 24 etxebizitza doan lagatzea.
Hasierako onespena

Babes Ofizialeko Patronatuko Gobernu Batzarrak (Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea), 2019ko martxoaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen –besterengarri deklaratu ondoren–, hasiera batean onestea babes ofizialeko 24 etxe doan lagatzea, hain zuzen ere Doneztebeko Elizagibela karrikako 8an daudenak, aipatutako erabakian ezarritako baldintzekin, mugekin eta bermeekin, honako hauei: Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Oiz, Urroz, Beintza-Labaien eta Donamariako udalei eta Narbarteko Kontzejuari.

Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, jendaurreko epea irekiko da, hamabost egunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.

Donezteben, 2019ko apirilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1905408