90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Goranzko doiketa 2019ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2019ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean, 2019rako luzatutako 2018ko aurrekontuan egindako goranzko doikuntzak hasiera batean onesten dituen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, goranzko doikuntza horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

VI. kapitulua: 300.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Aurrekontu luzatuaren marjina: 300.000,00 euro.

Vianan, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1905210