90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

Olazti/Olazagutiako Alkateak, Toki Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako eskumenak erabiliz, ezkontza zibilak arautzeko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera, Erregistro Zibilaren Erreglamenduaren 238. artikuluak eta ondorengoekin harremanetan, 2019ko apirilaren 23an 73 zenbakidun ebazpena eman zuen, 02/2019 ezkontza zibilari buruzkoa, Olazti/Olazagutiako Udaletxean maiatzaren 11n ospatuko dena.

Lehenbizikoa.–Udaleko Egoitz Aldaz Osinaga zinegotzi jaunaren esku uztea 02/2019 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena, maiatzaren 11n izanen da ezkontza, 12:00etan, Udalaren Osoko Bilkuren Aretoan.

Bigarrena.–Egoitz Aldaz Osinaga zinegotzi jaunari eta ezkongaiei ebazpen honen berri ematea, baita Udalbatzarraren Osoko Bilkurari ere, hura biltzen den lehenbiziko bilkuran, ebazpenak behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eskumena zinegotzi horri emanen zaiola irragarriz.

Olaztin, 2019ko apirilaren 23an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1905562