90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 46. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Alkatetzak, 2019ko apirilaren 11n eman ebazpenaren bidez, erabaki zen:

1. Hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Noaingo 2. poligonoko 46. lurzatian. María Ángeles Lanz Iriartek eta María Dolores Lanz Iriartek sustatu dute plana.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesa duten pertsona edo entitateek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Hasierako onespena jakinaraztea sustatzaileei, Errege kaleko 40ko jabeen erkidegoari, Noaingo Elortzibar Servicios Deportivos enpresa publikoko kudeatzaileari eta Iruñerriko Mankomunitateko zerbitzuei.

4. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Noain Elortzibarren, 2019ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1905209