2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2019rako portzentajeak eta karga-tasak. Behin betiko onespena
Milagroko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2019ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak. 2019ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespena, otsailaren 1ean.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez, eta jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2019ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak, eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Milagron, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
2019ko ZERGA, TASA ETA PREZIO PUBLIKOAK
2019ko udal zergak
IZENA | 2019 |
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa | Katastroko balioaren %0,388 |
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa | Katastroko balioaren %0,80 |
Ekonomia-jardueren gaineko zerga | Tarifen %1,40 |
EIOZ (Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) OGA: Obra gauzatzeko aurrekontua | OGAren %4,70 |
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: | 2018ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23an, argitaratutako karga-tasak |
2019ko tasa eta prezio publikoak
33001 | AGIRIAK EGITEA |
Izena | 2019 |
DIN A4 tamainako fotokopiak | 0,30 euro bakoitza |
DIN-A3 tamainako fotokopiak | 0,35 euro bakoitza |
Ziurtagiriak eta konpultsatzeak | 2,00 euro bakoitza |
Agirien kopiak edo bikoizketak | 2,00 euro bakoitza |
Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela | 5,20 euro bakoitza |
Jarduera sailkatuaren espedientea | 520,00 euro bakoitza |
Irekitzeko lizentziaren espedientea | 102,00 euro bakoitza |
Partikularren hirigintza espedientea | 415,00 euro bakoitza |
Taxiaren lizentzia | 206,00 euro urtean |
Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia | 156,00 euro |
Ezkontza zibila egitea | 75,00 euro |
Lurzatiak banatzeko edo eransteko lizentzia | 60,00 euro |
Eraikina ikuskatzea, errekerimendu pribatuz | 50,00 euro |
Hirigintzako txostena, errekerimendu pribatuz | 60,00 euro |
330071 | UR HORNIDURA |
Izena | 2019 |
Hiru hileroko kuota finkoa | 10,80 euro/kontagailua |
Etxeko kontsumoa | 0,54 euro/m³ |
Industriako kontsumoa | 0,88 euro/m³ |
Saneamendu kanona | NILSAren tarifa ofiziala |
Lotunerako eskubidea | 162,00 euro + BEZa |
330072 | ESTOLDERIA TASA |
Izena | 2019 |
Hiru hileroko kuota finkoa | 3,25 euro |
Sarera isurtzeko tasa, etxekoa | 0,225 euro/m³ |
Sarera isurtzeko tasa, industriakoa | 0,225 euro/m³ |
Saneamendu kanona | NILSAren tarifa ofiziala |
Lotunerako eskubidea | 162,00 euro + BEZa |
33020 | IBILGAILUAK ETA MAKINAK LAGATZEA |
Izena | 2019 |
Atzerako hondeamakina | 48,00 euro orduko+BEZa |
Dumperra | 24,00 euro orduko+BEZa |
Konpresorea | 34,00 euro orduko+BEZa |
Traktorea | 31,00 euro orduko+BEZa |
Motoponpa | 27,50 euro orduko+BEZa |
Eskuko trinkogailua | 21,50 euro orduko+BEZa |
Bibragailu-arrabola | 28,00 euro orduko+BEZa |
Plataforma jasotzailea | 17,00 euro orduko+BEZa |
Peoiaren lanordua | 20,00 euro orduko+BEZa |
Ofizialaren lanordua | 25,00 euro orduko+BEZa |
35104 | AZOKA TXIKIA PLAZAN |
Izena | 2019 |
Saltokiak (4 metro bitarte) | 12,30 euro eguneko |
Okupazioko metro gehigarri bakoitzeko | 4,20 euro/eguna |
35118 | ZORUA, ZORUPEA ETA LURGAINA OKUPATZEA |
Izena | 2019 |
IBERDROLA | Hitzarmenaren arabera |
TELEFÓNICA | Hitzarmenaren arabera |
GAS NAVARRA | Hitzarmenaren arabera |
RETENA-TENARIA | Hitzarmenaren arabera |
BESTELAKOAK | Fakturazioaren %1,5 |
35104 | EREMU PUBLIKOA OKUPATZEA |
Izena | 2019 |
Establezimenduetako terraza (fatxada x 2 m/hondoa) | 0,10 euro/m²/eguna |
Litxarreria eta antzekoen salmenta automatikorako aparatuak | 9,30 euro/eguna |
Kalez kaleko salmenta, festetan | 4,40 euro/eguna |
Umeendako atrakzioak edo barrakak, AIFNAren hitzarmenetik kanpo |
4 metro koadro bitartekoak | 22,60 euro metroko, egunean |
4 metro koadrotik 50era bitartekoak | 17,30 euro metroko, egunean |
50 metro koadrotik 100era bitartekoak | 9,30 euro metroko, egunean |
100 metro koadrotik gora | 8,20 euro metroko, egunean |
Talka egiteko autoak | 1.125,00 euro/feria |
Txurro, saltxitxa, izozki eta abarren saltokiak | 62,00 euro/feria |
35104 | OBRETARAKO LURZORUA OKUPATZEA |
Izena | 2019 |
Obra hondakinak eta eraikuntzako materialak | 0,23 euro/m² eguneko |
Garabia | 5,30 euro/eguna |
35201 | PASABIDEAK |
Izena | 2019 |
Pasabiderako urteko lizentzia | 65,00 euro |
35201 | HERRI-LURREN APROBETXAMENDUA |
Izena | 2019 |
Ureztatzeko lurzatia | 53,00 euro |
Lehorreko lurzatia | 22,00 euro |
| HILERRIA |
Izena | 2019 |
Hilerriko nitxoen salmenta | 630,00 euro + BEZa |
Hilerriko kolunbarioen salmenta | 265,00 euro + BEZa |
| KULTUR ETXEA ETA GIZARTE ETXEA |
Izena | 2019 |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak 2 ordu baino gutxiago | 60,00 euro |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak Egun erdia | 205,00 euro |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak Egun osoa | 258,00 euro |
Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo | 158,00 euro |
Ekitaldi politikoak, hauteskundeetan | 0,00 euro |
Kultur ekitaldi hitzartuak | 0,00 euro |
Zinema: adin nagusikoen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 3,00 euro |
Zinema: adingabeen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 2,00 euro |
Antzerkia: adin nagusikoen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 5,00 euro |
Antzerkia: adingabeen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 3,00 euro |
Irabazi-asmoa duten erakusketak Interesdunaren konturako zaintzailearekin | 21,00 euro/eguna |
Irabazi-asmoa duten erakusketak Zaintzailerik gabe | 31,00 euro/eguna |
Norbanakoek edo entitateek antolatutako ekitaldiak, sarrera ordaindu beharrekoak | 260 euro saioko |
Gizarte Etxeko elkargunea | 5,00 euro/hilabetea |
| PILOTALEKUA-KIROLDEGIA |
Izena | 2019 |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak | 515 euro saioko |
Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo | 260 euro |
Kirol ekitaldi hitzartuak | 0,00 euro |
Norbanakoek edo entitateek antolatutako ekitaldiak, sarrera ordaindu beharrekoak | 260 euro saioko |
| UDALAREN MUSIKA ESKOLA |
Izena | 2019-2020 ikasturterako |
Matrikula | 25,00 euro |
Hileko kuotak | 2019-2020 ikasturterako |
Haurrak |
Haurtzaindegi musikala | 22,50 euro |
Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak eta Prestakuntzakoa (4, 5, 6 eta 7 urte) | 34,00 euro |
1.a, 2.a, 3.a, 4.a eta Sarbidea (8, 9, 10, 11 eta 12 urte) Musika-tresna 1 | 56,00 euro |
1.a, 2.a, 3.a, 4.a eta Sarbidea (8, 9, 10, 11 eta 12 urte) 2 musika-tresna | 67,00 euro |
Sarbidea (musika tresna 1 eta Musika Hizkuntzaren ordu 1) | 50,00 euro |
Helduak |
Taldekako eskola, Musika Hizkuntza gabe | 34,00 euro |
Bakarkako eskola (45 minutu), Musika Hizkuntza gabe | 45,00 euro |
Bakarkako 2 musika tresna, Musika Hizkuntza gabe | 57,00 euro |
Bakarkako musika tresna (40 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 40,00 euro |
Bakarkako musika tresna (35 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 35,00 euro |
Bakarkako musika tresna (30 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 30,00 euro |
Musika Hizkuntza + bakarkako musika tresna | 51,00 euro |
Musika Hizkuntza musika tresnarik gabe Astean ordubete | 30,00 euro |
Hileko kuotetan %20ko deskontua aplikatuko da, familia unitate bereko 3 kide ikasle direnean.
KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA |
Kirol instalazioko bazkidea Hiru hilabeteko kuota | 2019 |
0 - 9 urte | 0,00 euro |
10 - 13 urte | 22,00 euro |
14 - 17 urte | 27,00 euro |
18 urtetik aitzina | 37,00 euro |
Eguneko sarrera kirol instalazioetan | 2019 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 13 urte | 2,00 euro |
14 - 17 urte | 3,00 euro |
18 urtetik aitzina | 4,00 euro |
Instalazioak alokatzea (ordu bat, Milagroko Udalak baimenduta) |
Bazkideak | 33,00 euro |
Ez bazkideak | 33,00 euro + eguneko sarrera |
Hileko kuota, enpresek ematen dituzten jardueretan |
Udalaren eta enpresen arteko akordioaren arabera |
Udako denboraldi osoko abonamendua igerileku publikoetan | 2019 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 9 urte | 22,00 euro |
10 - 13 urte | 30,00 euro |
14 - 17 urte | 41,00 euro |
18 urtetik aitzina | 42,00 euro |
30 eguneko abonamendua | 2019 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 9 urte | 14,00 euro |
10 - 13 urte | 16,00 euro |
14 - 17 urte | 20,00 euro |
18 urtetik aitzina | 21,00 euro |
15 eguneko abonamendua | 2019 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 9 urte | 9,50 euro |
10 - 13 urte | 10,50 euro |
14 - 17 urte | 14,50 euro |
18 urtetik aitzina | 15,50 euro |
Padel pistaren erabilera:
- 4,00 euro/ordu arrunta.
- 5,00 euro/ordua, argiarekin.
| PREZIO BEREZIAK |
65 urtetik gorakoak edo erretirodunak | 2019 |
Kirol instalazioko bazkidea Hiruhilekoko kuota | 10,00 euro |
Igerileku publikoetako bazkidea, udako denboraldia | 10,00 euro |
Araudi osagarria.
–Hiru hileroko kuota bertzerik gabe berrituko da, baldin eta ez bada adierazten abonatu izateari uzteko nahia. Horretarako eskabidea aurkeztu behar da udal bulegoetan, hiruhilekoa amaitu baino 15 egun lehenago.
–%20 beherapena udako abonamenduan eta bazkidearen kuotan, baldin aurkezten bada familia ugariaren txartel indarduna.
(*) Pilotalekua-kiroldegia eta igerileku publikoak joko dira kirol instalaziotzat.
Iragarkiaren kodea: L1904937