90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren 2019rako koefizienteak eta karga-tasak

Genevillako Udalak, 2019ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

2.–Onestea gainbalioaren koefizienteen aldaketa 2019rako.

Kontuan hartuz indarrean sartu dela urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legea, zeinak aldatu baitzuen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an).

Ikusirik aipatutako foru legearen 5. artikuluan ezarritakoa, Genevillako Udaleko Osoko Bilkurak, bertaratutakoek hala adostuta aho batez, erabaki du:

Lehenbizikoa.–Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira 2/1995 Foru Legaren 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, behin urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketa egin ondoren (foru lege horren bidez aldatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Genevillan, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1905181