90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Asiaingo UE-1 exekuzio unitatea kudeatzeko.
Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalaren gobernu batzarrak, 2019ko apirilaren 1ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea Konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatea kudeatzeko eratuko dena, konpentsaziozko jarduketa sistemaren bidez, proiektuaren sustatzaileen eta sinatzaileen izenean (Mustazar SL), aipatu jarduketa unitatearen azaleraren %35 baino gehiago ordezkatzen baitute.

Estatutuak behin betiko onesteko egintzak berekin dakar jabe guztiak konpentsazio sisteman sartzea, eta handik aurrera batzordeak eta administrazio jarduleak hartzen dituzten erabakiak lotesleak izanen dira haientzat.

Bigarrena.–Reyes Latienda Martinez izendatzea Udalaren ordezkari izateko Konpentsazio batzordeko zuzendaritza organoan.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Erabaki hau ukitutako jabe guztiei jakinaraztea, bai eta bidezko errekurtso araubidea adieraztea ere.

Bosgarrena.–Interesdunei errekerimendua egitea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean Konpentsazio batzordea eratu dezaten, eskritura publikoaren bidez; hartan, zuzendaritza organoko karguak izendatuko dira, pertsona fisikoek beteko dituztenak nahitaez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 165. artikuluan xedatuarekin bat.

Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzen denetik, beren lurrak libreki eskualdatzea galarazi gabe sisteman parte hartu nahi ez duten jabeek Udalari eskatzen ahalko diote, birzatiketa-proiektua hasiera batez onetsi aurretik, desjabetu dakizkiela beren ondasun eta eskubide ukituak batzorde horren alde, eta beraiek kanpoan geldituko dira, ondorio guztietarako, eskaera egiten duten egunetik; horrek, hala ere, ez du sistema geldiaraziko, eta presako desjabetzearen sistema aplikatuko da. Desjabetzen diren finkei dagozkien eskubideak eta betebeharrak konpentsazio batzordeari esleituko zaizkio. Azken horrek, prozedura hasi baino lehen, administrazio jarduleari bermatu beharko dio balio justua ordaintzeko behar beste funts izanen dituela.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1904776