90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Trafikoaren gaineko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, I. eranskinean (Aldi baterako aparkatze murriztuko eremuaren planoa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2019ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka –xedapen administratibo bat baita– ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetakoren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

I. ERANSKINA

Aldi baterako aparkatze murriztuko eremuaren planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1904675