90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA Tuterako udal-mugarteko 5. adarrean, 11. iraganbidean, Alfaroko errepideko iraganbidean, 6. adarrean eta Corellako El Villar-etik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidean mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko espedientearen hasiera onestea.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientean interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak uztailaren 4an emandako 211/2018 Ebazpenaren bidez Tuterako udal-mugartean, jarraian adierazitako toki hauetan, mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko hasiera eman zitzaion: 5. adarra, 11. iraganbidea, Alfaroko errepideko iraganbidea, 6. adarra eta Corellako El Villar-etik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidea.

Bigarrena.–Abelbideetako mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohar honek jendaurrean jartzeko aldiari hasiera eman zion Oharrari erantsi zaion aktan ikusten ahal da proposamen honen laburpena. Eta iragarki honen eranskinetan ikusten ahal da abelbide hauen trazaduraren kartografia xehea.

Hirugarrena.–Epe horretan, udaletxean kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: Kartografia xehea ZIP formatuan jaisten ahal da. Deskonprimatzean plano bana daukaten hamaika PDF lortuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1904021