90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

25/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez izendatzen dira Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak.

Nafarroako LGTBI+ Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emaile bat da, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxiki zaio, hura baita LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den erakundea. Kontseilu horren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituen testua martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretua da, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituena.

34/2019 Foru Dekretuaren 4.2 artikuluak adierazten duenaren arabera, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako politiken arloan eskuduna den departamentuko titularra izanen da Kontseiluko burua. Gainera, 5.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatuko dutenen izendapena LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako politiken arloan eskuduna den departamentuko titularrak eginen du, foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, adierazitako horri jarraikiz, bakoitzak bere batzordekide titularra eta ordezkoa izenda ditzala eskatu die Nafarroako Berdintasunerako Institutuak erakundeei. Guztiak izendatu dituzte, salbu eta, batetik, Nafarroako genero dibertsitate afektibo-sexuala lantzen duten eta legez eratu diren jarduneko LGTBI+ taldeen ordezkaria izanen den batzordekide bat, eta, bestetik, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den organo koordinatzailearen ordezkaria. Dagokion esleipena egin arte geroratuko dira bi horien izendapenak.

Horregatik guztiarengatik, Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak nor izanen diren proposatu du Nafarroako Berdintasunerako Institutuak.

Horregatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Honako hauek Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kide izendatzeko, 34/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin bat etorriz:

–Lehen lehendakariordea: Mertxe Leránoz Goñi andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko departamentuak edo osasunaren, hezkuntzaren, eskubide sozialen, justiziaren, gazteriaren, barneko gaien, enpleguaren eta kirolaren arloetan eskudunak diren organismo autonomoak ordezkatuz: Luis Gabilondo Pujol jauna (Osasuneko Departamentua), Roberto Pérez Elorza jauna (Hezkuntzako Departamentua), M.ª Paz Fernández Mendaza andrea (Eskubide Sozialetako Departamentua), M.ª Lourdes Aldave Villanueva andrea (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua) eta Rubén Goñi Urroz jauna (Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua).

–“Naizen” elkartea ordezkatuz: Roberto Itoiz Alfaro jauna titular gisa eta Anne Appriou andrea ordezko gisa.

–“Laiak” elkartea ordezkatuz: Carlos Montoya Iñurrieta jauna titular gisa eta Goizeder Juango Lizarbe andrea ordezko gisa.

–“Transkolore” elkartea ordezkatuz: Fermín Zabalza Aleman jauna titular gisa eta Kai Etxaniz Jimenez jauna ordezko gisa.

–“Dekumas” elkartea ordezkatuz: Nora Gómez Carrión andrea titular gisa eta María Purificación del Pilar Malo Brutau andrea ordezko gisa.

–LGTBI+ taldea biltzen duten elkarteak ordezkatuz: Rosa Montenegro Astrain andrea titular gisa eta Erika Salvatierra Urtasun andrea ordezko gisa.

–LGTBI+ taldea biltzen duten elkarteak ordezkatuz: Xabier Sánchez Goronaeta jauna titular gisa eta Ander Iribarren Hualde jauna ordezko gisa.

–“Chrysallis” elkartea ordezkatuz: Brígida Gómez Liberal andrea titular gisa eta Manuel Núñez Tobarra jauna ordezko gisa.

–Nafarroako gazteak ordezkatuz, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak proposaturik: Sara Mantero Mauleón andrea titular gisa eta Rubén Vergara García jauna ordezko gisa.

–Adinekoak ordezkatuz, Nafarroako Adineko Pertsonen Kontseiluak izendaturik: M.ª Asunción Apesteguía Jaurrieta andrea titular gisa eta Camino Oslé Guerendiain andrea ordezko gisa.

–LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsan eta arretan nabarmentzeagatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposaturik: Mirentxu García Eseverri andrea titular gisa eta Raúl López Ecay jauna ordezko gisa.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz, erakundeak berak proposaturik: Nieves Recalde Zaratiegui andrea titular gisa eta Raquel Garbayo Berdonces andrea ordezko gisa.

–Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena duten erakunde sindikalak ordezkatuz, sindikatuek beraiek proposaturik: María Soledad Vicente Yoldi andrea (UGT), Pilar Ruiz Cobo andrea (CCOO), Itxaso Torregrosa Arteaga andrea (LAB) eta Izai Bujanda Cambra jauna (ELA) titular gisa, eta Borja Paredes Alonso jauna (UGT), Nerea Contreras Oscoz andrea (CCOO), Amaia Elena Barrena Arana andrea (LAB) eta María Balda Galán andrea (ELA) ordezko gisa.

–LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den organo koordinatzailea ordezkatuz, LGTBI+ Berdintasunerako Ataleko burua izanen da idazkaria.

2.–Foru Agindu hau interesdunei jakinarazteko, behar diren ondorioak sor ditzan.

3.–Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, jende oro jakinaren gainean egon dadin.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 6an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1906254