89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

107E/2019 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, 2019koa, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei. DDBN identifikazioa: 446802.

Begien bistakoa da turismoaren instalazioak eta azpiegiturak egungo bezeroaren beharretara eta gustuetara egokitzeak eta modernizatzeak laguntzen dutela sektoreak, eta, hortaz, helmugak, lehiarako duen gaitasuna hobetzen.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak bultzatu ohi du sektorean inbertsioak egin daitezen, eta helburua da turismo arloko azpiegiturak modernizatzea, Nafarroaren irudiarekin bat datozen kalitate maila izateko, kalitate maila ezin hobeak, alegia.

2018-2025eko Turismoko Plan Estrategikoan ezarritako helburu estrategikoetako bat da jarduketa hau, hain zuzen ere III. programaren barnean ezarritakoa (“Enpresa-sarea indartzea, eta turismoaren kalitatea, jasangarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea”), zehazki 3.08 neurrian (“Nafarroa, turismo gune irisgarria”) eta 3.09 neurrian (“Nafarroako sistema turistikoan jasangarritasun eredugarriko neurriak babestea”).

Ekimenaren helburua da irisgarritasunaren hobekuntza bultzatzea turismo guneetarako eta turismoko establezimenduetarako; eskaintzaren xede diren kolektiboek behar dituzten baldintzetara moldatuz; irizpide orokorrak txertatuz turismo guneen irisgarritasun fisikorako, era guztietako kolektiboentzat; oztopo arkitektoniko eta urbanistikoak ezabatuz, bereziki turista gehien hartzen dituzten guneetan; erraztasunak emanez baldintza orokorrak ezar daitezen gune horiek erabiltzeko eta gozatzeko mugarik gabe; eta, gainera, jasangarritasun ahalik eta handienaren printzipioa aplikatuz arlo honetako jarduketetan.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzek norgehiagokako araubidea betetzen dute, eta, hortaz, kasuan kasuko baremoaren aplikazioak zehaztuko du dirulaguntzak emateko hurrenkera.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, honako hau.

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen 2019ko deialdia onestea, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 400.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko.

4. Gastu hori Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura finantzatuko da: 830001 83130 7709 432100 Enpresa turistiko ertain eta txikiendako dirulaguntzak. Lehiakortasuna hobetzea.

5. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko
enpresa txiki eta ertainek lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen 2019ko deialdia. Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainendako dirulaguntzak arautzea. Aipatutako dirulaguntzak dira ETE horiek inbertsioak egiteko, establezimendu turistikoak hobetzeko eta berritzeko, baita Nafarroako enpresa aktiboko eta/edo kulturaleko enpresen ekipamendua hobetzeko eta berritzeko ere.

Deialdi honen xedea da turismoko azpiegituren kalitatea mantentzea, sendotzea eta hobetzea, turismoaren sektorea indartzearren eta lehiakorragoa izan dadin, horrela, Nafarroak destino gisa duen irudi orokorra hobetzen laguntzeko.

2. oinarria. Enpresa onuradunak, betebehar orokorrak eta haien izaera egiaztatzea.

1 Turismoko enpresa txiki eta ertainek (hemendik goiti, turismoko ETEak) eskuratzen ahalko dituzte deialdi honetan azaltzen diren dirulaguntzak, baldin eta, dirulaguntzarako eskaera aurkeztu baino lehen, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik agertzen badira, inbertsio proiektua eginen den establezimendu turistikoaren edo turismo aktiboko eta/edo kulturaleko enpresaren titular gisa.

ETE bat zer den argitu behar izanez gero, kontuan hartuko da Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoa mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz.

2. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak, eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin batera, ofizioz egiaztatuko du ezen establezimendu turistikoen edo turismo aktiboko eta/edo kulturaleko enpresen titular direla, eta, gainera, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribaturik daudela. Aipatu atalak aldeko txostena egiten ez badu bi baldintza horiek betetzeari buruz, ezetsi eginen da dirulaguntzaren eskaera.

3. Enpresa onuraduna dela frogatzeko, 7. oinarri arautzailean ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

3. oinarria. Dirulaguntzak jaso ditzaketen establezimendu turistikoen eta turismo aktiboko eta/edo kulturaleko enpresen modalitateak eta betebehar espezifikoak.

1. Turismoko ETE-en eskaerak onartuko dira baldin eta honako establezimendu turistiko eta turismo aktiboko eta/edo kulturaleko enpresa hauen titular badira eta baldintza berariazko hauek betetzen badituzte eskaera aurkeztu duten egunean:

a) Ekonomia jardueren gaineko zergaren 68. multzoaren (Ostatu zerbitzua –681. taldetik 687.era, biak barne–) epigraferen batean alta emanik dauden eta Nafarroako Turismo Erregistroan ondotik ematen diren modalitateen barrenean inskribaturik dauden ostatatzeko establezimenduak, horiek arautzen dituen honako araudi espezifikoari jarraikiz:

–Hotel establezimendu inskribatuak, abenduaren 26ko 146/2005 Foru Dekretuarekin bat: Ostatatzeko etxeen kasuan, hostalaren edo hotelaren kategoriara igotzea dakarten proiektuak bakarrik onartuko dira.

–Apartamentu turistikoak, urriaren 16ko 230/2011 Foru Dekretuarekin bat:

–Kanpaleku turistiko inskribatuak, martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

–Aterpe turistikoak, abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretuarekin bat:

–Landetxe inskribatuak, ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretuarekin bat: Onartuko dira ekonomia jardueren gaineko zergaren 683. taldean, “Landetxeetako ostatatze-zerbitzua” izenekoan, edo 861. taldean, “hiri izaera duten ondasun higiezinen alokairua” izenekoan, alta emanda daudenak.

b) Jatetxe establezimenduak, ekonomia jardueren gaineko zergaren 67 multzoko, “elikadura zerbitzua” epigrafean, 671. “Jatetxeetako zerbitzuak” taldekoan, alta emanda daudenak eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturikoak, abuztuaren 30eko 56/2013 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Jatetxe establezimenduek karta hiru hizkuntzatan izanen dute gutxienez, eta, gainera, web orria gutxienez ere lau hizkuntzatara itzulia egonen da, baita eguneratuta eta abian ere.

Ez dira diruz lagunduko industrialdeetan, merkataritza guneetan edo zerbitzu guneetan kokatutako establezimenduak.

c) Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturiko turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresak, abuztuaren 23ko 288/2004 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

2. Inbertsio proiektua egiten duen establezimendu turistikoak eta turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresak 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenago egon behar du inskribaturik Nafarroako Turismo Erregistroan.

3. Enpresa eskatzaileak frogatu beharko du turismo jarduera mantendu dela 2017ko urtarrilaren 1etik eskaera aurkeztu den eguna arte. Aldi horretan titulartasuna aldatzen bada, titularra aldatzen denetik aurrera bete beharko da baldintza hori.

Ondorio horietarako, deialdiaren organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du ekonomia jardueren gaineko zergaren inguruko informazioa, inguruabar hori frogatzeko, sareko esteka honetan: https://hacienda.navarra.es/RegistroIAE.Web/Registro.aspx.

4. Enpresa eskatzaileak bere web orria izan behar du, eguneraturik eta abian, eta posta elektronikoa, berriz, jardunean. Enpresa talde batekoa bada enpresa, ulertuko da baldintza hori beterik dagoela baldin eta haren taldeak korporazio web bat badu.

5. Instalazioetan gabeziak konpontzeko dituzten establezimendu turistikoen eskaerei ezetz esanen zaie baldin eta Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak hori jakinarazi badie eta zuzenketak egiteko epea iragan bada enpresak behar den konponketa egin gabe. Deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz egiaztatuko du hori, aipatutako atalarekin batera.

6. Nolanahi ere, dirulaguntzak justifikatzeko epearen amaieran, inbertsio proiektua egiten duten establezimendu turistikoak aplikatzen zaien araudira egokituko dira (lehenago egokitu ez badira), eta gutxienez honako kategoria hauek eskuratu beharko dituzte:

–Hotel-establezimenduak: hostalaren kategoria, gutxienez.

–Landetxeak: 3 izarreko kategoria, gutxienez.

–Jatetxeak: bi sardexkako kategoria, gutxienez.

–Gainerako establezimenduak: duten kategoria.

7. Jarduketak barneko edo kanpoko obra aurreikusten badu, enpresak kasuan kasuko obra lizentzia eduki beharko du eskaera aurkeztean, edo, bestela, lizentziarik ez duela behar dioen udal ziurtagiria, edo behar den toki entitatearena. Lizentzia edo ziurtagiri hori, kasu guztietan, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurrekoa izanen da.

8. Etxebizitza partikularrak ukitzen dituzten proiektuen kasuan, eskaerak argi bereiziko ditu establezimendu turistikoari dagokion zatia, eta, betiere, diruz lagunduko da, bakar-bakarrik, jarduera turistikorako erabiltzen diren inbertsioen zati proportzionala, ostatatze turistikoarekin zuzeneko eta zalantzarik gabeko lotura duena.

9. Baldin eta bi inbertsio proiektu edo gehiago egiteko eskaera egiten badu enpresa berberak, lehen aipatutako irizpideak beterik, honako hau hartuko da kontuan:

a) Eraikin edo instalazio berean badaude, establezimendu zaharreneko datuak hartuko dira kontuan baremorako, baina gehieneko aurrekontu bat onartuko da bakar bat balitz bezala, 5. oinarrian ezarritako gehieneko inbertsio diruz lagungarriaren mugaren barrenean.

b) Guztiz bereizita dauden eraikin edo instalazioetako establezimenduak badira, eskaera bat onartuko da establezimendu bakoitzeko.

10. Abuztuaren 28ko 56/2013 Foru Dekretuaren arabera (haren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien antolamenduari buruzko Erregelamendua) Nafarroako Turismo Erregistroan jatetxe gisa inskribatu diren establezimendu turistikoen jantokien kasuan, erregistro horretan jatorrizko establezimenduak duen antzinatasuna hartuko da kontuan.

11. Diruz lagundu beharreko jarduketek Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea bete beharko dute, eragiten dien heinean.

4. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen gastu konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 400.000 eurokoa da, honela zehaztuta, establezimendu turistiko diruz lagungarriaren arabera:

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO MOTA

ZENBATEKOA

A

Hotel establezimenduak

150.000

B

Landetxeak eta apartamentu turistikoak

90.000

C

Kanpaleku turistikoak

80.000

D

Aterpetxeak

30.000

E

Turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresak

25.000

F

Jatetxeak

25.000

KREDITUA, GUZTIRA

400.000

Aurkeztutako eskaerak egiaztatu eta inbertsio proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntza dagokion establezimendu turistiko motaren arabera esleitu ondoan kreditu eskuragarria badago, soberakinak banatu eginen dira beste inbertsio proiektu batzuetarako, honako hurrenkera honi jarraikiz, beharrezkoa izanez gero:

–Lehenik eta behin, B, C, D, E edo F motako establezimenduen soberakinak A motako proiektuentzat erabiliko dira.

–Horren ondoren, A establezimendu turistikoen soberakinak erabiliko dira B, C, D, E eta F motako proiektuei laguntzeko, hurrenez hurren.

5. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak egiteko epea, dirulaguntzaren zenbatekoa, gutxieneko inbertsioa eta gehienezkoa.

1. Jarduketa diruz lagungarriak egiteko epea.

2018ko azaroaren 16tik 2019ko azaroaren 4rako epean, biak barne, eginiko, fakturatutako eta ordaindutako inbertsioak dira diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak diren jarduketen ordainagiriak 2018ko azaroaren 16tik 2019ko azaroaren 4ra artekoak izan beharko dira, biak barne.

2. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza.

Dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, eta kalkulatzen da inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoari (BEZa kanpo) aplikatuz %35eko portzentajea.

Gehieneko dirulaguntza 18.000 eurokoa izanen da enpresa onuradun bakoitzeko.

3. Beharrezko gutxieneko inbertsioa.

Jarduketak honako gutxieneko inbertsio diruz lagungarrira iritsi behar dira (BEZa kanpo):

–Turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresek eginikoak, 3.000 euro.

–Establezimendu turistikoek eginikoak, 6.000 euro.

–Garapen teknologikoko proiektuek eginikoak, 2.000 euro.

6. oinarria. Dirulaguntza jaso dezaketen proiektu eta jarduketa motak.

1. Honako inbertsio proiektu hauek izan daitezke laguntzen xede:

a) Ingurumenaren jasangarritasunerako eta establezimendu turistikoen hobekuntzarako inbertsioak.

Ingurumenari laguntzen dioten jarduketak onartuko dira, baita eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarriak aplikatzea eta mugikortasun elektrikoa bultzatzea sustatzen dutenak, establezimendu turistikoek eginikoak, honako hauetan oinarritzen direnak:

–Isolamendu termikoko irtenbideak, leihoak, eguzkitiko babesa.

–Irtenbide bioklimatikoak.

–Energia berriztagarriak instalatzea, eguzki plakak eta abar.

–Klimatizazio eta argiztapen sistemak hobetzea.

–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

–Antzeko beste jarduketa batzuk.

Proiektu bat klase horretakotzat joko da jarraian zerrendatzen diren baldintzak betetzen baditu. Hala bada, baremoaren 2. balioespen irizpideari dagokion puntuazioa lortuko du.

–Eraginkortasun energetikoa sustatzeko, energia berriztagarriak aplikatzeko eta mugikortasun elektrikoa bultzatzeko arloetan egitea aurreikusitako jarduketen zenbatekoak gainditu behar du dirulaguntzaren xede den proiektu orokorraren zenbatekoaren %60.

–Proiektua nahitaez enpresa edo profesional eskudun batek babestu beharko du, eta nahitaez establezimendu turistikoaren auditoretza energetiko bat aurkeztu beharko da (UNE-EN16247ren araberakoa). Auditoretza hori honako honetan datza: leku, eraikin, sistema edo erakunde baten energia erabileraren eta kontsumoaren ikuskapenean eta analisian, energia fluxuak identifikatzeko eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko potentziala ikusteko. Aurreikusitako inbertsioak auditoretza horretan aurreikusita egon beharko dira, eta aurrekontua bertan eginik izan behar dute.

–Auditoretza energetikoa eskaerarekin batera aurkeztuko da, eta eginiko jarduketen justifikazioa aurkeztean egiaztagiri bat aurkeztu beharko da, enpresa edo profesional eskudun batek igorritakoa, adierazten duena eginiko inbertsioak auditoretza horretan jasota zeudela eta horren arabera egikaritu direla.

–Proiektuarekin batera, eskaera aurkeztean, ez bada eskatutako auditoretza energetikoa aurkezten, proiektuak ez du jasoko proiektu mota horretarako ezarritako puntuazioa, baremoaren 2. balioespen irizpidean ezarritakoa.

–Proiektuak proiektu mota horri dagokion puntuazioa jaso badu, eta eginiko inbertsioak justifikatzeko unean ez badu aurkezten adierazitako egiaztagiria, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

b) Establezimendu turistikoan, mugikortasuna murriztua dutenen edo bestelako muga fisiko, psikiko edo zentzumeneko bat dutenen irisgarritasuna hobetzeko instalazioak eraberritzeko, egokitzeko edo hobetzeko obrak eta jarduketak, baita oztopo arkitektonikoak eta zentzumenekoak kentzekoak ere.

Proiektu bat klase horretakotzat joko da jarraian zerrendatzen diren baldintzak betetzen baditu. Hala bada, baremoaren 2. balioespen irizpideari dagokion puntuazioa lortuko du.

–Irisgarritasunaren arloan egitea aurreikusitako jarduketen zenbatekoak gainditu behar du dirulaguntzaren xede den proiektu orokorraren zenbatekoaren %60.

–Jarduketek Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea bete beharko dute, eragiten dien heinean.

–Aurretik adierazitako inguruabarrak nahitaez enpresa edo profesional eskudun batek egiaztatu beharko ditu, bai eskaera aurkezteko unean bai eginiko jarduketen justifikazioa aurkezteko unean.

–Proiektuarekin batera, eskaera aurkeztean, ez bada aurreko apartatuan eskatutako egiaztagiria aurkezten, proiektuak ez du jasoko proiektu mota horretarako ezarritako puntuazioa, baremoaren 2. balioespen irizpidean ezarritakoa.

–Proiektuak proiektu mota horri dagokion puntuazioa jaso badu, eta eginiko inbertsioak justifikatzeko unean ez badu aurkezten adierazitako egiaztagiria, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

c) Garapen teknologikoko proiektuak (GTP).

Diruz lagungarritzat joko da kudeaketa edo merkaturatze sistemetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) sartzearen bidez oinarritutako hobekuntzak egitea, negozioaren kudeaketa hobetzeko.

Zehazki, diruz lagungarritzat joko da web orriak sortze edo egokitzea, eskuragarri dagoen edozein erreserba plataforma integratzea dakartenak eta aukera ematen dutenak eskainitako zerbitzuak sarean kontratatzeko edo erreserbatzeko, erreserba elektronikoak egiteko eta kudeatzeko eta norbere produktuak zuzenean Interneten bidez merkaturatzeko.

Inbertsioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Sistema estandarretan garatu beharko da tresna informatikoen aplikazioa, eta gailu mugikorretara egokitua egon beharko da.

–Enpresa eskatzailearen izenean egonen da merkataritza elektronikoa bere baitan hartzen duen domeinua.

–B2C merkataritza elektronikoaren plataformek aukera eman beharko dute enpresa eskatzaileak merkatuan jartzen dituen produktu edo zerbitzuak kontratatzeko, eta online ordainketen transakzioak denbora errealean egiteko.

–Proiektu bat mota horretakotzat jotzen da garapen teknologikoko inbertsioetan egin beharreko jarduketen zenbatekoak dirulaguntza eskaeraren proiektu osoaren %60 gainditzen duenean, proiektu mota horrendako baremoaren 2. balioespen irizpidean ezarritako puntuazioa aplikatzeko.

d) Zikloturistarendako instalazioak eta/edo zerbitzuak hobetzera bideratutako inbertsioak.

Onartuko dira instalazioak eta azpiegiturak egokitzera bideratutako jarduketak, zikloturistari hainbat zerbitzu emateko aukera ematen dutenak, esaterako, bizikletak gordetzeko espazioak, tailerretarako espazioak, garbitzeko guneak eta abar, baita aktibo finkoak, bizikletak eta zerbitzu horiek emateko beharrezko ekipamendua eskuratzea ere.

Soilik onartuko dira beren kokapenaren eta hurbiltasunaren ondorioz egokitutako eta seinaleztatutako bide berdeetan edo BTT ibilbideetan ibiliko diren zikloturistentzat zerbitzu horiek eman ditzaketen establezimendu turistikoek, web orrian eskaintza turistiko hori sustatzeko tresna bat dutenek, eginiko inbertsioak.

Proiektu bat klase horretakotzat joko da jarraian zerrendatzen diren baldintzak betetzen baditu. Hala bada, baremoaren 2. balioespen irizpideari dagokion puntuazioa lortuko du.

–Zikloturistendako instalazioak hobetzeko inbertsioen arloan egitea aurreikusitako jarduketen zenbatekoak gainditu behar du dirulaguntzaren xede den proiektu orokorraren zenbatekoaren %60.

–Jarduketak proiektu integral, zehatz eta espezifiko baten parte izan beharko dira, zikloturistentzat definitutako eta haiei bideratutako proiektu baten parte. Proiektu horrek aukera eman beharko du eskaintza dibertsifikatzeko, eta proiektuak presentzia argia eta bereizia izan beharko du establezimendu turistikoaren web orrian.

–Establezimendu turistikoa egokitutako eta seinaleztatutako bide berdeetatik edo BTT ibilbideetatik hurbil egon beharko da, eta, edozein kasutan, horietakoren batetik 10 kilometro baino gutxiagoko erradioan.

–Eskaera aurkeztean erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, adieraziko duena enpresak konpromisoa hartzen duela web orria eguneratuta izateko, proiektu horren, produktu turistikoaren eta zerbitzu moten inguruko informazio guztiarekin, beranduenez ere diruz lagundu beharreko jarduketen justifikazioa aurkezten den egunean. Baldintza hori aipatutako epean betetzen ez bada, deklaratuko da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

e) Establezimendu turistikoaren kategoria handitzeko eraberritze, berritze, egokitze eta hobetze obrak.

Mota horretako proiektu bat kontuan hartzeko, bi baldintza hauek bete beharko dira:

–Dirulaguntza eskaeran aurreikusitako inbertsioen %60 gutxienez beharrezkoak eta ezinbestekoak izanen dira establezimendu turistikoaren kategoria handitzeko.

–Turismoaren Antolaketa, Prestakuntza eta Kalitatearen Zerbitzuak ebaluatuko ditu enpresa txiki eta ertain eskatzaileek horrelakotzat jo dituzten aurkeztutako proiektuak, eta txosten bat eginen du, sailkapen horren aldekoa edo aurkakoa, proiektu mota horretarako baremoaren 2. balioespen irizpidean ezarritako puntuazioa aplikatzeko.

f) Establezimendu turistikoetako igerilekuak urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuari egokitzeko beharrezko inbertsioak ( Nafarroako Foru Komunitateko Igerilekuek bete beharreko Higiene eta Osasun Baldintzak eta Segurtasun Baldintzak ezartzen ditu Foru Dekretuak).

Proiektu bat klase horretakotzat joko da eskaera aurkezteko egunean jarraian zerrendatzen diren baldintzak betetzen baditu. Hala bada, baremoaren 2. balioespen irizpideari dagokion puntuazioa lortuko du.

–Igerilekua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren erroldan egon beharko da (Ingurumen Osasunaren Atala).

–Aurreikusitako inbertsioek institutu horren ikus-onetsia izan beharko dute proiektu mota horretakotzat jotzeko, baremoaren 2. balioespen irizpidea aplikatzeko. Bestela, dirulaguntza eskaera ezetsiko da.

–Aipatutako foru dekretuaren inguruko informazio guztia eta haren interpretazioaren inguruko edozein duda Ingurumen Osasunaren Atalean kontsultatu daiteke, honako esteka honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Salud/Organigrama/Estructura+Organica/Instituto+Navarro+de+Salud+Publica/Publicaciones/Publicaciones+profesionales/Sanidad+Ambiental/Temporada+piscinas.htm

g) Establezimendu turistikoaren kategoriari eusteko eraberritze, berritze eta egokitze obrak.

h) Establezimendu turistikoko eta turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresaren altzariak eta ekipamendua eskuratzea.

2. Jarduketa diruz lagungarriak.

Onartuko da isolamenduen, saneamenduaren, elektrizitatearen, segurtasunaren, berokuntza sistemen, klimatizazioaren, igeltserotzaren, iturgintzaren, zurgintzaren, instalazioen eta abarren alorreko jarduketak egitea edo aktibo finkoak eta ekipamendua eskuratzea, inbertsiotzat jotzen bada eta ez birjartzetzat, mantentze lantzat edo kontserbaziotzat, gainera, jarduera turistikoarekin zuzenean lotutako erabilera badute.

Horrez gain, ezinbestekoak eta aurreko jarduketei zuzenean lotutako zerbitzu tekniko profesionalen ordainsari moduan onartuko dira zehazki, proiektua prestatzeko gastuak, obra zuzendaritzarenak eta dekoratzaile edo instalatzaileen proiektuenak. Kontzeptu horiengatik, diruz lagungarritzat onartuko da aurreikusitako inbertsio diruz lagungarrien aurrekontuaren %10, gehienez ere, baina gastu horiek ez dira kontuan hartuko 5. oinarrian eskatutako inbertsioen gutxieneko zenbatekoak lortzeko.

Dirulaguntza ordaintzeko unean, kontzeptu horiekin justifikatutako gastutzat joko da justifikatutako egikaritze materialaren zenbatekoaren %10. Ondorioz, gastu mota hori bakarrik justifikatzen bada, ezin izanen da emandako dirulaguntzaren inolako ordainketarik egin.

3. Diruz lagundu ezin diren jarduketak:

Honako jarduketa hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Sarbideetako obra edo konponketak, salbu eta turismorako erabiltzen den jabetzaren zatirako badira.

–Erremintak, tresnak edo elementuak, baldin eta haien erabilerak lotura zuzenik ez badu establezimendu turistikoaren edo turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresaren jarduera turistikoarekin.

–Hornigaiak, mihiseria eta etxetresna elektriko txikiak eta birjartze balioa duten ekipamenduak, salbu eraberritze integraleko proiektu baten parte badira.

–Auditoretza energetikoaren edukia.

–Garraiobideak, lotura esturik ez badute enpresaren jarduera nagusiarekin eta ezinbestekoak ez badira horren jarduera turistikorako. Halakoetan, aurkeztutako aurrekontuaren %50 baizik ez da izanen diruz lagungarria, soilik Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak beren potentzial kutsakorraren arabera honela katalogatutako ibilgailuetan: (http://www.dgt.es/es/seguridad-vial/distintivo-ambiental/) “zero igorpen” klasean (pegatina urdina) eta “eco” klasean (pegatina urdin eta berdea).

–Leasing bidez finantzatutako jarduketetako inbertsioak.

–Ekipamendu informatikoak, ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak, inprimagailuak, saltokiko terminalak edo edozein hardware.

–Zikloturistendako arropa, oinetakoak, kaskoak eta ekipamendua, baita bizikletak konpontzeko tresnak eta osagarriak ere.

–Establezimendu turistikoaren perimetrotik kanpo eginiko inbertsioak.

–Higiezinak eta lurrak erostea.

–Aktibo finko erabiliak.

–Margotzeko eta papereztatzeko lanak, osorik eraberritzeko proiektu baten parte ez badira.

–Enpresak bere ibilgeturako eginiko lanak.

–Edozein eratako zergak, lizentziak, baimenak edo antzeko gastuak.

–Igerileku berriak eraikitzea edo instalatzea.

–Establezimenduaren mantentze obrak. Horrelakotzat joko dira aldizka egiten direnak eraikina eta haren instalazioak erabiltzeko egoera ezin hobean mantentzeko (zorrotenak garbitzea, margotzea, zurgintzako konponketak, berokuntza sistemak doitzea, ur beroa, klimatizazioa eta abar).

7. oinarria. Epea, eskaerak aurkezteko modua eta eskatzen den dokumentazioa.

1.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Eskaerak aurkezteko modua.

a) Pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen kasuan, eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8025/Subvenciones-de-2018-para-la-mejora-de-la-competitividad-de-las-pymes-turisticas-inscritas-en-el-Registro-de-Turismo-de-Navarra-), (hemendik goiti, laguntza fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera telematika bidez aurkezten ez bada, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzen dezala, hau da, elektronika bidez aurkez dezala, eta, ondorio horietarako, zuzenketaren eguna izanen da eskaeraren aurkezpen eguna, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Pertsona fisikoen kasuan, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira ahal bada, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarreria kaleko 39an dagoen erregistro bulegoan, edo beste erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako araubide iragankorrarekin bat. Nolanahi ere, eskaera ez bada aurkezten Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa formatu digitalean aurkeztu beharko da (DVD, USB).

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, nahitaez eman beharko zaio horren berri Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalari, mezu elektroniko bat igorriz turismo.ayudas@navarra.es kontura, aurkeztutako eskabidearen kopia bat gehiturik, aurkezpen data bertan adierazita.

c) Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den berariazko eskabidea erabiliz eginen dira nahitaez, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoarekin bat.

3.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerari (laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakiaren araberakoa betiere) erantsi behar zaion dokumentazioa agiri bereizietan eskaneatua aurkeztu behar da, eta behar bezala identifikatua. Hauxe da:

3.1. Enpresa eskatzailearen gaineko dokumentazioa eta erantzukizunpeko adierazpenak.

a) Eskaera ordezkari batek aurkezten badu, zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar da ordezkaritza; ondorio horietarako, dirulaguntzaren eskabidean horretarako finkatutako erantzukizunpeko adierazpena betez ere frogatzen ahalko du enpresa eskatzaileak.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena enpresa txiki edo ertaina izateko baldintza betetzen duela, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako definizioaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, azkeneko hiru urte fiskaletan –aurtengoa barne– administrazio honek edo beste batek Europar Batasuneko “de minimis” arauari jarraikiz emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren xedeko kontzeptu berentzat eskatu edo jasotako beste dirulaguntzei buruzkoa.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaintzen den ereduaren arabera prestatua, adierazten duena ez dela urratzen 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koaren, Dirulaguntzei buruzkoaren, 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debekurik.

f) Hala badagokio, proiektua establezimendu turistikoaren kategoria handitzeko eraberritze, berritze, egokitze eta hobetze obratzat jotzen dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

g) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, enpresa eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen baditu laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

Atal honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztiak dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakian sartuta daude.

3.2. Inbertsio proiektuari buruzko dokumentazioa.

a) Proiektua deskribatzen duen memoria eta gauzatzeko aurreikusten diren epeak. Proiektuak berekin badakar igerilekua indarrean dagoen araudira egokitzea, hark Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuaren onespena izatea (Ingurumen Osasunaren Atala).

b) Aurrekontuak, kontzeptua adierazita, edo proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balioespenetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak. Ez da onartuko 100 eurotik beherako aurrekonturik, ez proformako fakturarik ere (BEZa kanpo).

c) Hala badagokio, obra proiektu ikus-onetsia.

d) Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo frogagiria, adierazten duena inbertsio proiektua dela “Irisgarritasuna hobetzekoa”,

e) Hala badagokio, establezimendu turistikoaren auditoretza energetikoa.

f) Proiektuak barneko edo kanpoko obra aurreikusten badu, titularrak kasuan kasuko obra lizentzia eduki beharko du eskaera aurkeztean, edo, bestela, lizentziarik behar ez duela dioen udal ziurtagiria. Lizentzia edo ziurtagiri hori, kasu guztietan, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurrekoa izanen da.

g) Jatetxe establezimenduek karta aurkeztu beharko dute, egiaztatzeko hiru hizkuntzatan eskuragarri dutela, eta beren web orriaren helbidea eman beharko dute, egiaztatzeko abian, eguneraturik eta lau hizkuntzatan eskuragarri dagoela eskaera aurkeztu duten egunean.

h) Obra bat gauzatzen den kasuetan (eraberritzeko, berritzeko eta egokitzeko obrak), gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, edo, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek ekipamendu ondasunen hornidura kasuetan (altzariak eta ekipamendua erostea), 12.000 eurotik gorakoa, erantzukizunpeko adierazpen bat bete beharko da, enpresa hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela adierazteko, eta gutxienez ere hiru eskaintza erantsi. Adierazpen hori dirulaguntza eskatzeko inprimakian sartua dago.

Dokumentazio hori dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztuko da, salbu gastua egin bada dirulaguntza eskaera aurkeztu aurretik, edo, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez badago halakorik ematen duen entitate kopuru nahikorik.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, deialdia kudeatzen duen organoaren ustez, hautaketa ekonomia eta efizientzia irizpideen arabera egin izanaren justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa bakarrik lagunduko da diruz.

3.3. Baremoa aplikatzeko dokumentazioa.

8. oinarriko baremoan ezarritako balioespen irizpideak frogatzeko agiriak, baldin deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz aplikatzen ez baditu, nahitaez aurkeztu beharko dira dirulaguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten badira ez dira baloratuko.

8. oinarria. Dirulaguntza emateko parametroak.

Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan. Hortaz, aurkezten diren eskaerak alderaturik esleituko zaizkie dirulaguntzak dokumentazio osoa duten eskaerei, jarraian ezartzen den baremoa aplikatuta ateratzen den ordenari jarraiturik (puntuazio altuenetik txikienera) eta aurrekontuko dirua bukatu arte.

Dirulaguntzak emateko lehentasun ordena ezartzearren, honako baremo hau aplikatuko da:

1.–Aurreko dirulaguntzak, establezimendu turistikoari edo turismo aktibo eta/edo kulturaleko establezimenduari emandakoak, aurreko 5 urtean (2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ebazpenak) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak onartutakoak establezimenduak hobetzeko eta berritzeko tramitaturiko dirulaguntzen deialdietan:

  • 20 puntu, baldin dirulaguntzarik jaso ez bada.
  • 15 puntu, baldin 2.000 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira.
  • 10 puntu, baldin 2.001 eurotik 5.000 eurora bitarteko dirulaguntzak jaso badira.
  • 5 puntu, baldin 5.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko dirulaguntzak jaso badira.
  • 2 puntu, baldin 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko dirulaguntzak jaso badira.
  • 0 puntu, baldin 15.000 eurotik gorako dirulaguntzak jaso badira.

Ondorio horietarako, establezimendu turistiko edo turismo aktibo eta/edo kultural bakoitzak jasotako dirulaguntzak batuko dira, kontuan harturik 5 urteko epe horretako titulartasun aldaketek ez dutela ukituko atal honetako puntuazioaren kalkulua.

Baremoaren aplikazioaren ondorioetarako, establezimendu turistiko batek edo turismo aktibo eta/edo kultural batek, establezimendu turistikoak hobetzeko eta berritzeko dirulaguntzen deialdi batean dirulaguntza lortu ondoan, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari deialdian ezarritako epean jakinarazten badio uko egiten diola, kasu horretan emandako dirulaguntza ez da kontuan hartuko; aldiz, epez kanpo jakinarazten bada ukoa, emandako dirulaguntzatzat joko da ondorio guztietarako.

Puntuazio hori ofizioz aplikatuko da, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusian dagoen informazioaren arabera.

2.–Proiektu motak.

2.a) Ingurumenaren nahiz energiaren arloan jasangarritasuna hobetzeko inbertsioak eta jarduketak: 20 puntu.

2.b) Mugikortasuna murriztua dutenen irisgarritasuna bermatzeko inbertsioak eta jarduketak eta oztopo arkitektonikoak eta zentzumenekoak kentzekoak: 20 puntu.

2.c) Garapen teknologikoko proiektuetako inbertsioak: 20 puntu.

2.d) Zikloturismo proiektuetako inbertsioak: 15 puntu.

2.e) Establezimendu turistiko baten kategoria handitzea dakarten inbertsioak, eraberritzeak eta jarduketak:

–Ostatatzeko etxe izatetik hostal edo hotel izatera.

–Hostal izatetik hotel izatera.

–Hotelaren kategoriaren barnean, 2 izar edo gehiago izatera iristea.

–Landetxearen kategoriaren barnean, 3 izar edo gehiago izatera iristea.

–Apartamentu turistikoaren kategoriaren barnean, 2 giltza edo gehiago izatera iristea.

–Kanpaleku turistikoaren kategoriaren barnean, 2 izar edo gehiago izatera iristea.

–Aterpetxearen kategoriaren barnean, bigarren kategoriara igotzea.

–Jatetxearen kategoriaren barnean, 2 sardexka edo gehiago izatera iristea.

Aurretik adierazitako kategoria batera igotzeagatik 15 puntu emanen dira.

Puntuazio hori aplikatzeko, dirulaguntzaren eskabidean dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adieraziz zer inbertsiok dakarten lortu beharreko kategoria igoera, beranduenez 2019ko azaroaren 4rako. Baldintza hori aipatutako epean betetzen ez bada, deklaratuko da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

–Turismoaren Antolaketa, Prestakuntza eta Kalitatearen Atalak ebaluatuko ditu erantzukizunpeko adierazpen hori duten proiektuak, eta txosten bat eginen du, sailkapen horren aldekoa edo aurkakoa, 2. balioespen irizpidean ezarritako puntuazioa aplikatzeko.

2.f) Igerilekuak egungo araudira egokitzeko proiektuetako inbertsioak: 10 puntu.

2.g) Kategoriari eustea dakarten inbertsioak: 0 puntu.

2.h) Altzariak edo ekipamendua erosiz egiten den inbertsioa: 0 puntu.

Balioespen irizpide hori ez da aplikatzekoa turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresetan.

3.–Landetxeak eta apartamentu turistikoak:

Honako puntuazio hau emanen da, eskaera aurkeztu duen egunean establezimendu turistikoak duen ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafearen arabera:

–683. epigrafeko landetxeak. Landetxeetako ostatatze zerbitzua, 4 puntu.

–861. epigrafeko landetxeak. Hiri izaera duten ondasun higiezinak alokatzea, 2 puntu.

–685. epigrafeko apartamentu turistikoak. Hotelak ez beste ostatu turistikoak, 2 puntu.

4.–Enpresaren tamaina: Eskabidearekin batean doan erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da:

–Mikroenpresa, 6 puntu.

–Enpresa txikia, 4 puntu.

–Enpresa ertaina, 2 puntu.

5.–Turismoko kalitatearen “Q” ziurtagiria duten establezimenduen hobekuntza planetan ezarritako inbertsio proiektuak: 5 puntu.

“Hobekuntza plana” aurkeztu beharko da, frogatzen duena dirulaguntzaren xede diren jarduketak, memorian deskribatutakoak, hartan jasorik daudela.

6.–Dela enpresaren titularrek dela bere zerbitzuko langileek ikastaro edo jardunaldietan parte hartu izana, betiere turismoaren jardunarekin edo establezimendu turistikoaren kudeaketarekin lotura badute. 2016ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte jasotako prestakuntza hartuko da kontuan, eta, ondorio horietarako, frogagiriak aurkeztu beharko dira, eta honako hau aplikatuko da:

  • 5 puntu, 100 orduko edo gehiagoko prestakuntza frogatzen bada.
  • 2 puntu, 50 orduko edo gehiagoko prestakuntza frogatzen bada.

7.–Erregistro ofizialean inskribatutako elkarte turistiko batekoa izatea enpresa eskatzailea: 3 puntu.

Puntuazio hori aplikatzeko, elkartearen lehendakariaren edo idazkariaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, frogatzen duena dirulaguntza eskatzen duen enpresa elkarte horretako bazkidea dela deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik; adieraziko da, orobat, bazkide gisa duen antzinatasuna eta kuoten ordainketan egunean dagoela.

8.–Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita egotea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik: 2 puntu.

Kontsumo arloan eskumena duen organoaren ebazpena aurkeztuko da, frogatzen duena enpresa sistema horri atxikita dagoela.

9.–Dela enpresaren titularrek dela bere zerbitzuko langileek genero berdintasuneko ikastaro edo jardunaldi berariazkoetan parte hartu izana. 2016ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte jasotako prestakuntza berariazkoa hartuko da kontuan, eta, ondorio horietarako, frogagiriak aurkeztu beharko dira: 2 puntu.

10.–35 urtetik beherako pertsonen kontratazio mugagabea: 2 puntu.

Establezimendu turistikoaren enpresa titularrak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, dauzkan 35 urtetik beherakoen lanaldi osoko kontratu mugagabeen kopia aurkeztuko da.

Hona hemen baremoaren eta eskaera bakoitzak lor dezakeen gehieneko puntuazioaren laburpena:

ZENBAKIA

BALIOESPEN IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

IRIZPIDEAREN GEHIENEKO PUNTUAZIOA

1

2014-1-1 egunetik jasotako dirulaguntzak

a) Ez zen dirulaguntzarik jaso

20

20

b) 2.000 eurora bitarteko dirulaguntzak

15

c) 2.001 eurotik eta 5.000 eurora bitarteko dirulaguntzak

10

d) 5.001 eurotik eta 10.000 eurora bitarteko dirulaguntzak

5

e) 10.001 eurotik eta 15.000 eurora bitarteko dirulaguntzak

2

f) 15.000 eurotik gorako dirulaguntzak

0

2

Proiektu motak

a) Ingurumenaren eta anergerian arloan jasangarritasuna hobetzeko inbertsioak

20

20

b) Irisgarritasunerako eta egokitzeko inbertsioak

20

c) Garapen teknologikoko proiektuak (GTP)

20

d) Zikloturismo proiektuetako inbertsioak

15

e) Kategoriaz igotzea dakarten inbertsioak

15

f) Igerilekuak osasun publikoko araudira egokitzeko inbertsioak

10

g) Kategoriari eustea dakarten inbertsioak

0

h) Altzariak eta ekipamendua eskuratzea

0

3

Landetxeak eta apartamentu turistikoak

Landetxeak. 683: Landetxeetako ostatu zerbitzua

4

4

Landetxeak. 861: Hiri izaerako ondasun higiezinak

2

Apartamentu turistikoak. 685: Hotelak ez beste ostatu turistikoak

2

4

Enpresaren tamaina

a) Mikroenpresa

6

6

b) Enpresa txikia

4

c) Enpresa ertaina

2

5

Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiriko eraberritze eta hobekuntza proiektuak

5

5

6

Ikastaro edo jardunaldietan parte hartzea

100 orduko edo gehiagoko prestakuntza

5

5

50 ordutik 99 ordura bitarteko prestakuntza

2

7

Turismo elkarte bateko partaide izatea

3

3

8

Kontsumoko Arbitraje Batzordeko kide izatea

2

2

9

Genero berdintasunaren arloko prestakuntza berariazkoa

2

2

10

Enplegua: 35 urtetik beherako pertsonen kontratu mugagabeak

Kontratu mugagabea, lanaldi osoan

2

2

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

69

–1. eta 3. balioespen irizpideetako puntuazioa aplikatzeko behar den informazioa ofizioz lortuko du deialdia kudeatzen duen organoak, Turismo Zuzendaritza Nagusian dauden datuen arabera.

–Proiektu batek sailkapen bakarra izanen du 2. balioespen irizpideko puntuazioa aplikatzeko, eta hura esleituko zaio oinarri hauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituenean eta horretarako eskatutako dokumentazio guztiak dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkezten duenean.

–2. eta 3. balioespen irizpideetan ezarritako puntuazioa aplikatzeko, dirulaguntzaren eskabide berariazkoan horretarako ezarritako erantzukizunpeko adierazpenak bete beharko dituzte ETE eskatzaileek.

–Gainerako balioespen irizpideetako puntuazioak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da enpresa eskatzaileek nahitaezko dokumentazioa aurkeztea dirulaguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

–Berdinketak hausteko, Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzioaren antzinatasuna hartuko da aintzat (hilabetea eta eguna ere hartuko dira kontuan), eta establezimendu turistiko zaharrenek izanen dute lehentasuna.

Berdinketak bere horretan badirau, lehenbizi, azkeneko 5 urtean jasotako dirulaguntzei begiratuko zaie. Epe horretan diru gutxien jaso duten enpresek izanen dute lehentasuna.

9. oinarria. Izapidetzea eta laguntzak emateko ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta haren instrukzioa egiteko kudeaketa organoa.

Eskaerak betetzen ez baditu finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, enpresa eskatzaileari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, errekerimendua jakinarazten zaionetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskaera osorik eta zuzen dagoela egiaztaturik, bai eta 6. oinarriko jarduketa bati dagokiola ere, espedientea 8. oinarrian ezarritako baremoari jarraituz baloratuko da, lehentasun ordena zehaztuko da, eta dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko, 5.2 oinarrian ezarritako portzentajearekin bat.

2. Aurrekontuan diru aski ez dagoelako, erabilgarri dauden funtsak aski ez badira eskaera bati dagokion dirulaguntza osoa ordaintzeko, kudeaketa organoak ondoriozko dirulaguntza proposamenaren berri emanen dio enpresa eskatzaileari. Enpresak 5 egun baliodun izanen ditu jakinarazi zaion dirulaguntza proposamena onartzeko edo ukatzeko:

–Enpresak ez badu jakinarazten epe horretan hura onartu edo ukatzen duen, ulertuko da proposamena onartzen duela eta espedientearen tramitazioak aurrera eginen du.

–Enpresak dirulaguntza proposamena onartzen ez badu, hurrengo eskaera ebaluatu eta aztertuko da, eta, hala badagokio, berriz modu berean jokatuko da.

Dirulaguntzen deialdia ebatzi ondotik, eta, bakar-bakarrik, kasu honetarako eta, betiere, salbuespen gisa, emandako dirulaguntzaren bati uko egiten bazaio edo justifikatzen diren inbertsioak aurreikusitakoak baino txikiagoak badira, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak soberakin hori erabiliko du goian aipatutako eskaerari zegokion dirulaguntza osatzeko, onartu zitzaiona berdindu arte, ahal izanez gero. Bestela, soberakinarekin, ahal dena osatuko da.

Ez da inoiz 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emanen.

Dirulaguntzak lehen adierazitakoari jarraituz esleitu ondoren, deialdiaren aurrekontuko dirua agortzen bada, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak behar den ebazpen proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari.

3. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko organo eskuduna. Dirulaguntza enartzeko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Dirulaguntza onartzeko edo ukatzeko berariazko edo ustezko ebazpenen aurka, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Enpresa onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren enpresek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, enpresa onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori, ez bada enpresak berariaz horren aurka agertzen direla. Kasu horretan, enpresek aipatutako frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi ondoko hilabetean, dirulaguntzen onuradun diren entitateen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztea, dirulaguntzaren fitxan dagoen ereduaren arabera; hori guztia, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek arautzen baititu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak. Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, enpresa onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko. Pertsona juridikoek eta entitateek aurkeztuko dute adierazpen hori, baina ez pertsona fisikoek.

3. Dirulaguntzaren xedeko jarduketak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan. Eginiko jarduketen justifikazioa 2019ko azaroaren 4a baino beranduago aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

4. Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak, bai eta deialdian ezarritako gainerako baldintzak ere.

5. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, 10 egun balioduneko epean kontzesioaren ebazpena biltzen denetik aitzina, hartutako dirulaguntzari uko egiten zaiola, deialdian ezarritako epeetan ez badira gauzatu behar diruz lagundutako ekintzak.

6. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea zer “de minimis” laguntza jaso duen entitateak aurten eta aurreko bi zergaldietan, eta, kasua bada, zer beste dirulaguntza lortu duen dirulaguntzaren xedeko kontzeptu berengatik.

Oinarri honen 4., 5. eta 6. ataletako komunikazioak posta elektronikoaren bidez eginen dira, turismo.ayudas@navarra.es helbidera idatziz.

7. Diruz lagundutako ondasunak turismo jarduerari atxikirik edukitzea gutxienez 10 urtez, ondasun higiezinen kasuan, eta gutxienez 5 urtez, ondasun higigarrien kasuan, jarraian.

Garapen teknologikoko proiektuetatik etorritako dirulaguntzaren bat jaso badu, gutxienez 3 urtez atxiki behar dira jardunean diruz lagundutako merkaturatze plataformak.

Diruz laguntzen denetik hasiko da epe hori kontatzen.

Ondorio horietarako, ondasunak jarduera turistikoari atxikitzat joko dira honako hiru baldintza hauek aldi berean betetzen direnean:

–Ekonomia jardueren gaineko zergan Alta emanda etengabe azaltzea jarduera turistikoari dagokion epigrafean, adierazitako aldietan.

–Abian dagoen web orri bat izatea, eguneraturik, aldi horietan.

–Enpresak Nafarroako Ogasunari diruz lagundu beharreko establezimendu turistikoaren negozioaren ustiapenaren diru sarreren aitorpenak aurkeztea, fakturazio positiboarekin.

8. Gerora sortutako arrazoi bat dela kausa, dirulaguntza jasotzen duen enpresak dirulaguntzaren xedeko establezimenduko jarduera turistikoa utzi behar baldin badu, xedearen gaineko betebeharra beteta dagoela ulertuko da, eta, beraz, ez da laguntza itzuli beharko baldin eta bermatzen bada establezimendu horretan beste jarduera turistiko batek jarraituko duela (deialdian diruz lagungarriak izateko modukoak hartzen direnetako bat) eta han kokaturik jarraitzen badu dagokion epea bukatu arte.

Kasu honetan, establezimendu horretan jarduera turistikoa egiten jarraitzen duen enpresa subrogatu eginen da dirulaguntza jaso duen enpresa onuradunaren betebehar guztietan, 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koaren, Dirulaguntzei buruzkoaren, 28.5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hori dela eta, enpresa onuradunak nahitaez jakinarazi beharko dizkio inguruabar horiek Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta mezu bat bidali beharko dio honako posta elektroniko honetara: turismo.ayudas@navarra.es. Bertan, gainera, jaso beharko da jarduera turistikoarekin jarraitzen duen enpresari jakinarazi zaiola, jakinaren gainean dagoela, eta bere gain hartzen dituela dirulaguntzaren enpresa onuradunak jasotako dirulaguntzatik eratorritako betebehar guztiak.

9. Inbertsioa Nafarroako Gobernuak diruz lagundu duela aditzera ematea; zehazki, establezimendu turistikoan kartel bat ezarriko da aise ikusteko moduko toki batean, lau urtez, eginiko jarduketen justifikazioa aurkezten denetik aitzina; laguntzaren fitxan eskuratzen ahal den ereduaren araberakoa izanen da kartel hori. Horrez gain, sustapenerako materialak, hala bada, eta web orrian Nafarroako Foru Komunitateko marka turistikoa jarri beharko da. Web orri honetan eskuratuko da marka: http://www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/descargas/logotipos/.

Garapen teknologikoko proiektuetatik eratorritako inbertsioen kasuan, enpresaren web orrian honako testu hau txertatuko da: “Enpresa honek Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du, turismo alorreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen 2019ko deialdiaren bitartez”.

10. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak egin edo finantza ditzakeen kanpaina guztietan aktiboki parte hartzea, sektorearen parte-hartzea behar denean.

11. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak turismo arloan antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetara edo jardunaldietara joatea eta horietan parte hartzea.

12. Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak emandako ikuskapen txostenean jasotako establezimendu turistikoaren gabeziak zuzentzea, horretarako ezarritako epean. Justifikaziorako aldia bukatutakoan zuzenketak egiteko epea akitu baldin bada zuzenketa egin gabe, deklaratuko da onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egin dela.

13. Lortutako konpromisoa betetzea, baldin eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu bada adieraziz inbertsio-proiektuak berekin ekarriko duela establezimendu turistikoaren kategoria handitzea, 7.3.1.f) oinarrian ezarritakoarekin bat.

11. oinarria. Eginiko jarduketak justifikatzeko epea, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea eta modua.

a) Noiznahi egiten ahalko da justifikazioa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aitzina. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2019ko azaroaren 4a izanen da, egun hori ere barne.

Jarduketa guztiak eginik, ordaindurik, osorik buruturik eta abiaturik badaude, dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkezten ahalko da justifikazioa; dena dela, beste noiznahi ere aurkezten ahalko da, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik aitzinera, jarduketa diruz lagungarriak bukatu ondotik, beranduenik ere 2019ko azaroaren 4ra arte, egun hori barne.

b) Justifikazioa telematika bidez aurkeztuko da nahitaez, pertsona juridikoen kasuan eta nortasun juridikorik gabeko entitateen kasuan, eta ahal bada, pertsona fisikoen kasuan; ondorio horietarako, eskaerak aurkezteko 7.2. oinarrian ezarritakoa hartuko da kontuan.

2. Eginiko inbertsioak frogatzeko dokumentazioa.

Diruz lagundutako jarduketak burutu ondotik, enpresa onuradunek justifikatu beharko dute jarduketa horiek egin direla, eta, horretarako, laguntzaren fitxan eskura daitekeen berariazko inprimakia aurkeztu beharko dute, ondoren aipatzen den dokumentazioarekin batera, behar bezala identifikatutako agiri bereizien bidez eskaneatuta.

a) Aurkeztutako fakturen zerrenda, justifikaziorako inprimakiaren xehetasun orrian ezarritakoaren arabera.

100 eurotik beherako fakturarik ez da onartuko (BEZa kenduta).

b) Diruz lagundutako jarduketei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, dirulaguntzaren enpresa eskatzailearen edo, hala bada, onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

c) Ordaindutako guztia justifikatzen duten bankuko agiriak. Eskudirutan eginiko ordainketak ez dira onartuko.

d) Azken txostena, eginiko inbertsio guztiak xehetasunez deskribatzen dituena, bai eta hasieran aurreikusitako proiektuan izandako desbideratzeak ere, halakorik bada.

e) Eginiko hobekuntza obren edo eraberritze obren argazkiak. Argazki horiek ahalbidetuko dute egiaztatzea zein zen jarduketen aurreko eta ondoko egoera, baita altzari edo ekipamendu diruz lagunduen aurreko eta ondoko egoera ere.

f) Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten egiaztagiria edo frogagiria, erakusten duena hasieran “Irisgarritasuna hobetzeko” proiektuak oraindik ere betetzen dituela 6.1.b) oinarrian ezarritako baldintzak, sailkapen horri eusteko.

g) Zikloturistendako instalazioak eta/edo zerbitzuak hobetzera bideratutako inbertsioen kasuan, esteka bidali beharko da, zerbitzua web orrian eskaintzeko betebeharra betetzen dela egiaztatzeko.

h) Hala badagokio, enpresa profesional eskudun batek eginiko egiaztagiria edo frogagiria, egiaztatzen duena “establezimendu turistikoen ingurumen jasangarritasuna hobetzeko eta hobekuntza energetikoa egiteko” proiektuaren inbertsioak auditoretza energetikoan aurreikusitakoari jarraituz egikaritu direla.

i) Adierazpena, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz: bertan adierazi behar dira dirulaguntza honez gain jarduketak finantzatzeko erabili diren funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio inprimakian bertan eginen da.

f) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela iragartzeko betebeharra bete dela frogatzen duten argazkiak edo agiriak, 10.10 oinarrian ezarritakoarekin bat.

12. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertu ondotik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta enpresa onuradunak dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

Frogagiriak aurkeztu, aztertu eta onartu ondotik emanen da dirulaguntza ordaintzeko ebazpena, aurreko oinarri arautzailean ezarritakoari jarraikiz.

Dirulaguntza guztia batera ordainduko da, egiaztatu ondoren eginiko inbertsioak bat heldu direla aurkeztutako proiektuarekin, justifikazioa goitik behera zuzena dela eta dirulaguntzaren xedea bete dela.

2. Eskaera aurkezten den egunean dirulaguntza eskaeraren xede diren inbertsio guztiak burutuak, fakturatuak eta ordainduak badaude eta abian jarri badira, dirulaguntza emateko ebazpen berean aginduko da dirulaguntza ordaintzea.

13. oinarria Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta “de minimis” laguntzen izaera.

1. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira jarduketa beretarako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste dirulaguntza batzuekin, baina bateragarriak beste entitate batzuek ematen dituztenekin.

Jarduketa hauetarako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bati emandako “de minimis” laguntza guztien batura gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da 3 zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, entitate onuradunak behartuak daude 2019ko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako “de minimis” laguntzak aitortzera, eskaerak aurkezten dituztenean.

14. oinarria. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak.

1. Inbertsioen frogagiriak 2019ko azaroaren 4a baino beranduago aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

2. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzen badira aurreikusitako eta eskatutako prezioan baino merkeago, murrizketa hauek eginen dira:

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %70 baino gutxiago ordaindu behar bada, dirulaguntza %50 murriztuko da.

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %50 baino gutxiago ordaindu behar bada, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Proiektuak lortu badu “Irisgarritasuna hobetzeko” proiektu gisa sailkatzea, jarduketak justifikatzean ez baldin bada aurkezten 11.2.f) oinarrian aurreikusitako egiaztagiria edo frogagiria, deklaratuko da onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egin dela.

4. Proiektuak lortu badu “Ingurumen jasangarritasuna hobetzeko eta establezimendu turistikoen hobekuntza energetikoa egiteko” proiektu gisa sailkatzea, jarduketak justifikatzean ez baldin bada aurkezten 6.1.a) oinarrian aurreikusitako egiaztagiria edo frogagiria, deklaratuko da onarturiko dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egin dela.

5. Proiektuak lortu badu “Zikloturistendako instalazioak eta/edo zerbitzuak hobetzera bideratutako” proiektu gisa sailkatzea, eta eginiko inbertsioak justifikatzean establezimendu turistikoaren web orrian ez baldin bada agertzen 6.1.d) oinarrian eskatutako informazio guztia, deklaratuko da onarturiko dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egin dela.

6. Inbertsio proiektuak ekarri behar bazuen establezimendu turistikoaren kategoria hobetzea, Turismoaren Antolaketarako, Prestakuntzarako eta Kalitaterako Atalak, bere eskumenak erabiliz, edozein unetan berrikusten ahalko ditu eginiko jarduketak eta, dirulaguntza ordaindurik egonda ere, eskatzen ahalko du hura osorik itzultzea, berandutze interesak barne, egiaztatzen badu konpromiso hori ez dela bete.

7. Jarduera turistikoari atxikitako eta diruz lagundutako ondasunak ez badira mantentzen 10.8 oinarrian adierazitako epeetan, onuradunari jarduera turistikoari atxikitako eta diruz lagundutako ondasunak mantentzeko gelditzen zaion aldiari edo baldintza horiek bete ez diren aldiari dagokien dirulaguntza itzuli beharko du.

8. Dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ondorio horietarako, oinarri arautzaile honen 7. atalari dagokionez, zenbat denboran eduki behar dituen onuradunak dirulaguntzaren xedeko ondasunak enpresaren jarduerari atxikirik, edo zenbat denboran ez dituen bete eskatutako baldintzak, horren zuzeneko proportzioan eginen da dirulaguntza itzultzeko kalkulua.

15. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koaren, 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu ematen diren dirulaguntzak laguntza honen fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

16. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

Iragarkiaren kodea: F1904321