89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, aurrekontuaren behin betiko iragarkian

Akatsa atzeman da 2018ko ekitaldiko aurrekontuko behin betiko onespenaren iragarkian, 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 9an. Beraz, berriro argitaratzen da osorik, eta espresuki adierazten da 2018ko aurrekontua dela:

2018KO AURREKONTUA. BEHIN BETIKO ONESPENA

2018ko aurrekontu orokorra hasiera batean onetsi zen 2019ko otsailaren 4ko osoko bilkuran, eta hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2019ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da haren laburpena, xehetasun honekin:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 43.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 456.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 500.000,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 325.200,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 168.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 500.000,00 euro.

Auritzen, 2019ko apirilaren 9an.–Mankomunitateko burua, Luis Alfonso de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1905061