89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1105/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdia onesten duena Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko 14 lanpostu betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona, eta hartan sartu ziren, besteak beste, Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak.

Ondoren, Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 89/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostu batzuk bete zitezen berariazko lehiaketa bidez.

Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz, sartzen diren promozio berrien prestakuntza prozesuak bukatu aurretik, deialdia eginen da lanpostu hutsak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko, lanpostu berdina duten funtzionarioen artean.

Hori hala izanik ere, kontuan harturik lanpostu horiek betetzea presakoa dela, eta 57/2002 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren babesean, oposizio bidez sartzeko deialdi hau onesten da, foruzain-inspektore lanpostuak betetzeko lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren deialdiarekin batera, eta erabakitzen da Administrazioan sartzeko deialdi honetan beteko diren lanpostuak izanen direla deituta bai baina ebatzi gabe dagoen lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 40. artikuluak ezartzen du honela eginen dela inspektore lanpostuan sartzeko prozedura:

Lanpostuen bi heren barne igoeraren bidez, kategoriaz igotzeko lehiaketaren prozedura erabiliz, Nafarroako Polizietako inspektoreordeen artean, baldin eta hiru urte baino gehiagoko antzinatasuna badute enplegu horretan, bai eta B mailan sartzeko eskatzen den titulazioa ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan xedatutakoarekin bat. Aurreko apartatuan aipatzen diren deialdietan, kasuko poliziako kideentzako barne igoerarako txanda bat ezarriko da, eta beste txanda bat gainerako lanpostu hutsekin, Nafarroako Polizia guztietako kideentzat irekia, ezarritako betebeharrak betetzen badituzte. Apartatu honen aplikazioaren ondorioetarako, hiru lanpostu huts bakoitzetik lehendabizikoa eta hirugarrena barne igoerako txandarako erreserbatuko dira, eta bigarrena, txanda irekirako.

Lanpostuen heren bat beteko da Nafarroako Polizietan sartzeko hautaprobak eginez, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34. artikuluan aipatzen direnak, B mailan sartzeko eskatzen den titulazioa izan eta deialdian ezartzen diren gainerako baldintzak betetzen dituztenen artean. Txanda horretan betetzen ez diren lanpostuak barne igoera bidez beteko dira.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea. Lanpostu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea, Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari, Barneko zuzendari nagusiari, Foruzaingoko buruari eta izendatu diren epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO INSPEKTORE IZATEKO HAMALAU LANPOSTU BETETZEKO, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN ZERBITZUKOAK

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak, Nafarroako Foruzaingoari atxikiak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, eskainiko dira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 89/2019 Ebazpenaren bidez deitutako berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak eta destinoak.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Hautapen prozedura hau honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz gauzatuko da: azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Poliziei buruzkoa; abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duena; martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duena; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duena; martxoaren 25eko 30/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituena; azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan; aplikatu beharreko gainerako arauak; eta deialdiaren oinarriak.

3.–Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostua betetzeko prozedurak.

3.1. Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu hutsak bi prozedura hauen bidez beteko dira:

–9 lanpostu barne igoerako txandan, kategoriaz igotzeko lehiaketaren prozeduraren bidez, bi txandatan bereizirik:

  • 6 lanpostu barne igoerako txandan, Nafarroako Foruzaingoko kideentzat (barne igoerako txanda).
  • 3 lanpostu igoera txanda irekian, Nafarroako polizia kidego guztietako kideendako (igoera txanda irekia).

–5 lanpostu oposizio bidez, Nafarroako Foruzaingoan inspektore gisa sartzeko.

3.2. Oposizioan betetzen ez diren lanpostuak kategoriaz igotzeko lehiaketaren prozedurari gehituko zaizkio, barne igoerako txandari, hain zuzen.

Halaber, igoera txanda irekian betetzen ez diren lanpostuak ere barne igoerako txandari gehituko zaizkio.

Barne igoerako txandan lanpostu hutsen bat bete gabe gelditzen bada hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, orduan bete gabekotzat joko da eta ez zaie gehituko igoera txanda irekikoei.

Barne igoerako txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute igoera txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

3.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia egin aurretik zehaztuko da zenbat lanpostu huts hauta daitezkeen prozedura eta txanda bakoitzean. Ekitaldi hori deialdiaren 9. oinarrian aipatzen da.

4.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

4.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

4.1.1. Barne igoerako txandako izangaiak:

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik.

b) Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Gradu titulua, unibertsitateko diplomadunaren titulua, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoarena, edo aurrekoen titulu baliokidea izatea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bigarren jarduerako egoera administratiboan deklaratua ez izatea.

4.1.2. Igoera txanda irekiko izangaiak:

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartzearen egunetik hasita, Nafarroako polizia kidego bateko inspektoreorde lanpostuan.

b) Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Gradu titulua, unibertsitateko diplomadunaren titulua, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoarena, edo aurrekoen titulu baliokidea izatea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bigarren jarduerako egoera administratiboan deklaratua ez izatea.

4.1.3. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

4.2. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Gradu titulua, unibertsitateko diplomadunaren titulua, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoarena, edo aurrekoen titulu baliokidea izatea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Deialdiko lanpostuari dagozkion eginbeharrak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialditik arrazoi medikoengatik baztertzeko egoera batean ez egotea (IV. eranskina).

e) Dolozko delitu batengatik kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

g) Su-armak eraman eta, kasua bada, erabiltzeko konpromisoa hartzea. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez hartuko da konpromisoa.

Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte. Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aplikatuko aurreko lerroaldean ezarritakoa; izan ere, deialdi honen 10.2.2 oinarrian aurreikusitako prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

5.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

5.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

5.3. Tasak.

Kidegoan sartzeko oposizioan parte hartzea eskatzen dutenek 41,60 euroko tasa ordaindu beharko dute azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.

Hala ere, tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratzen den egunerako lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean uko egin ez izana eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, hilabetean ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldatatik goitiko diru-sarrerarik.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, dagokion enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan agertuko da noiz inskribatu zen lan eskatzaile gisa, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Hori egiteko, deialdiaren erreseinan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskaeran berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

5.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

5.4.1. Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta eta telematika bidez, 5.2 oinarrian adierazitako helbidea erabiliz:

Bat.–Oposizioko izangaiek, tasa ordaintzetik salbuetsita badaude, enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskaeran ez bada adierazi horretarako utzi den tokian.

Bi.–Igoera txanda irekian parte hartzen duten izangaiek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

Organo eskudunak emandako ziurtagiria, frogatzen duena interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela inspektoreorde lanpostuan, jabetza hartu zuen egunetik hasita; orobat agertuko da jatorrizko lanpostuan zer-nolako egoera administratibotan dagoen interesduna (jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian), zein den haren lanbide-identifikazioko zenbakia, eta Nafarroako zein polizia kidegotakoa den edo atxikipeneko toki entitatea zein den.

Hiru.–Kategoriaz igotzeko lehiaketaren prozeduran parte hartzea eskatzen duten izangaiek, bi txandetako edozeinetan parte hartzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Deialdiaren 4. oinarriko 4.1.1.c) eta 4.1.2.c) ataletan eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Alegaturiko merezimenduak frogatzen dituzten agiriak, II. eranskineko baremoaren araberakoak, eta, horiekin batera, alegatzen diren merezimenduak jasotzen dituen zerrenda bat.

Igoera txanda irekian parte hartzen dutenek egindako zerbitzuei buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eskumena duen administrazio publikoak emana, non zehatz-mehatz agertuko baita zer zerbitzu eman den lanpostu bakoitzean, II. eranskineko baremoari jarraikiz, berariaz adierazita zer egunetan hasi eta bukatu ziren zerbitzu horiek, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein datu ere.

Aurrekoa gorabehera, ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta organo deitzaileak epaimahaiaren esku jarriko baititu, hark balora ditzan:

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak nahiz Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Bestalde, barne igoerako txandan parte hartzen duten foruzainek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta organo deitzaileak epaimahaiaren esku jarriko baititu, hark balora ditzan:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egindako eta aitortutako zerbitzuak.

5.4.2. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

6.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

6.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.6. Bi igoera txandetan parte hartzen dutenen kasuan, aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira jasoko: lanbide-identifikazioko zenbakia, Nafarroako zein polizia kidegotakoa den edo atxikipeneko toki entitatea zein den, eta zein igoera txandatan aurkezten den.

7.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Torcuato Muñoz Serrano, Nafarroako Foruzaingoko burua.

Ordezkoa: Gerardo Goñi Ilundain, komisario nagusia, Nafarroako Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko burua.

–Epaimahaikidea: Ángel Fernández Goñi, komisario nagusia, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasuneko Arloko burua.

Ordezkoa: Pablo Aristu Zunzarren, inspektorea, Nafarroako Foruzaingoko Tafallako Foruzain Etxeko burua.

–Epaimahaikidea: Jesús María Solabre Goñi, komisarioa, Nafarroako Foruzaingoko Polizia Judizialaren Dibisioko burua.

Ordezkoa: Carlos Yarnoz Arrarás, komisarioa, Nafarroako Foruzaingoko Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioko burua.

–Epaimahaikidea: José María Eguaras Huici, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Oscar Moreno Mendaza, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Mahaikide-idazkaria: Juan Antonio Sola Ibarra, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Giza Baliabideen Ataleko burua.

Ordezkoa: María José Álvarez Los Arcos, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

7.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Behin epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik dagoenean edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, jarraituko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoari.

7.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute kalifikazio epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautapen prozedura nola eginen den.

8.1. Hautaprobak 2019ko urritik aurrera hasiko dira.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen diren kategoriaz igotzeko lehiaketako proba teoriko-praktikoa eta oposizioko lehen proba.

Proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Prozesutik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

8.2. Hautaprobak, hala kategoriaz igotzeko lehiaketakoak nola oposiziokoak, oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean adierazten diren gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Noiz argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

8.3. Lehiaketa nola eginen den, kategoriaz igotzeko prozeduran.

8.3.1. Lehiaketak bi fase izanen ditu. Lehenbiziko fasean honako hauek izanen dira: proba teoriko-praktiko bat lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruz, proba psikotekniko bat eta merezimenduen balorazioa; bigarren fasean, berriz, prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da, foruzain-inspektore lanposturako, deialdiaren 10. oinarrian jasota baitago.

Epaimahaiak, elkarren segidan eta hurrenkeran, kategoriaz igotzeko lehiaketaren elementu hauek baloratuko ditu:

a) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa: gehienez ere hogeita bost (25) puntu.

b) Txosten psikoteknikoa: gehienez ere hamabost (15) puntu.

c) Merezimenduak:

–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: gehienez ere hogeita bost (25) puntu.

–Sariak: gehienez ere bi koma berrogeita hamar (2,50) puntu.

–Hizkuntzak jakitea: gehienez ere hogeita sei koma hirurogeita hamabost (26,75) puntu.

8.3.2. Lehiaketako lehenbiziko fasea.

Lehenbiziko fasean elementu hauek izanen dira:

8.3.2.1. Proba teoriko-praktikoa:

100 galdera erantzun beharko dira idatziz, Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzkoak, I. eranskineko gai-zerrendako I. zatian oinarrituak. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzarengatik zuzen erantzundako galdera baten balioaren herena kenduko da.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Proba egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik edo gailu elektronikorik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

Proba 25 puntuz baloratuko da, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 12,50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek ariketa honetan lortzen dituzten puntuazioak.

8.3.2.2. Proba psikoteknikoa:

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoari noraino egokitzen zaizkion neurtu beharrez.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du proba hori. Ebaluazio talde berak eginen die proba izangai guztiei, eta diskrezioz jokatuko da, halako moduan non bermatu beharko baita ebaluazio taldeak ez duela jakinen zein izangairi dagozkion aurreko probaren emaitzak.

Unitate horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba hau ez da baztertzailea izanen eta 0tik 15 puntura baloratuko da.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek ariketetan lortzen dituzten puntuazioak.

8.3.2.3. Merezimenduen balorazioa:

Lanpostuaren eginkizunei eta edukiei buruzko proba teoriko-praktikoa gainditzen duten lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak baizik ez ditu baloratuko epaimahaiak.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu horiek frogatzeko agiriak telematika bidez aurkeztuko dira on-line eskaeran, 5.2 oinarrian adierazitako helbidearen bitartez, eta, horiekin batera, zerrenda bat, adieraziz zer merezimendu alegatzen diren.

Hala ere, lehiakideek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta organo deitzaileak epaimahaiaren esku jarriko baititu, hark balora ditzan:

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak nahiz Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Bestalde, barne igoerako txandan parte hartzen duten foruzainek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta organo deitzaileak epaimahaiaren esku jarriko baititu, hark balora ditzan:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egindako eta aitortutako zerbitzuak.

Igoera txanda irekian parte hartzen dutenek egindako zerbitzuei buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eskumena duen administrazio publikoak emana, non zehatz-mehatz agertuko baita zer zerbitzu eman den lanpostu bakoitzean, II. eranskineko baremoari jarraikiz, berariaz adierazita zer egunetan hasi eta bukatu ziren zerbitzu horiek, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein datu ere.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzean jasotako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Merezimenduen baremazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamazioen epea igarota eta horiek ebatzita, epaimahaiak baremazioko behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu.

8.3.3. Lehiaketaren lehenbiziko fasearen emaitzak.

Lehiaketaren lehenbiziko fasea bukaturik, epaimahaiak hura gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, igoera txandaren arabera bereizirik (barnekoa eta irekia), lortutako puntuazio-ordenan, txikienetik handienera, lehiaketako elementu bakoitzean lortutako puntuazioak batuta. Kontuan hartuko da euskarak, merezimendu gisa, balorazio desberdina duela, zein eremutan duen atxikipena bete beharreko lanpostu hutsak.

Berdinketarik izan bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasun onarturik handiena dutenen alde joko da. Horrekin ere berdinketak baldin badirau, izangai zaharrenaren alde joko da.

8.4. Oposizioa nola eginen den, kidegoan sartzeko prozeduran.

8.4.1. Oposizioak bi fase izanen ditu. Lehenbiziko fasean, ezagutza probak, proba fisikoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da, foruzain-inspektore lanposturako, deialdiaren 10. oinarrian jasota baitago.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek ariketetan lortzen dituzten puntuazioak.

8.4.2. Oposizioaldiko lehenbiziko fasea.

Lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

8.4.2.1. Lehenbiziko proba:

Teoriko-praktikoa izanen da, eta bi ariketa izanen ditu; bi ariketak egun berean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Epaimahaiak, ariketak hasi baino lehen, bi ariketa horietako bakoitzaren gehieneko iraupena finkatuko du.

Proba egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik edo gailu elektronikorik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

Oposizioko proba honetan, gehienez ere, 150 puntu lor daitezke. Proba honetako bi ariketak baztergarriak izanen dira, eta bazterturik geldituko dira haietako bakoitzean gutxienez ezarritako puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

a) Lehenbiziko ariketa:

Deialdiaren I. eranskinean dauden gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko da, idatziz. Test moduko 100 galdera izanen dira: lau erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzarengatik zuzen erantzundako galdera baten balioaren herena kenduko da.

Ariketa honek, gehienez ere, 100 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

b) Bigarren ariketa:

Deialdi honen II. eranskinean dauden gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko da, idatziz. Test moduko galderak izanen dira: lau erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Erantzun oker bakoitzarengatik zuzen erantzundako galdera baten balioaren herena kenduko da.

Ariketa honek, gehienez ere, 50 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

8.4.2.2. Bigarren proba:

Deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak egin beharko dira.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat eginen dute. Bertan berariaz adieraziko dute aski baldintza fisiko eta osasun baldintza dituztela proba egin ahal izateko. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena egiten ez dutenek edo adierazpena ezin egin dutenek proba egiteko eskubidea galduko dute eta prozesutik kanpo geratuko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz egin daiteke, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera ezarrita dagoena. Jardunbide debekatuak detektatzeko eta egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo ez-egitez, hartu beharreko laginak biltzea.

Ondorio horietarako, debekatuta egonen dira Kirolaren Kontseilu Nagusiko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 21eko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzien eta metodoen zerrenda (2018ko 315. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31koan, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 5-10 puntu bitarte.

Bigarren probako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira, epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan soilik, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira; deialdi honen III. eranskinean daude ezarrita puntuazio horiek.

8.4.2.3. Hirugarren proba:

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoari noraino egokitzen zaizkion neurtu beharrez.

Proba hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko talde berak eginen die izangai guztiei, halako moduan non diskrezioa bermatuta egonen baita.

Unitate horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba honetan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioak emanen dira. Baztertu eginen dira “Gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

8.4.3. Oposizioaren lehenbiziko fasearen emaitzak.

Oposizioaren lehenbiziko faseko probak bukaturik, epaimahaiak hura gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako puntuazioaren arabera, hautaproba bakoitzean lortutako puntuazioa batuz.

Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak berariaz deituko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Hala, berdindutako izangai guztien artean bat hautatuko da, ausaz. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena.

8.4.4. Gaitasun psiko-fisikoaren azterketa.

Oposizioaren lehenbiziko fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 4.2.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Gainditzen duten izangaien kopurua eta lanpostu hutsen kopurua ikusita, epaimahaiak murrizten ahalko du proba hori egin behar dutenen kopurua.

Kontuan harturik agian izangai batzuek ez dutela azterketa gaindituko, eskaintzen diren lanpostu baino izangai gehiago dei ditzake epaimahaiak gaitasun psiko-fisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozkoak izanen dituzte bakarrik.

Horretarako, oposizioaren lehenbiziko fasearen behin betiko emaitzak argitaratzearekin, epaimahaiak behar diren izangaiei deituko die, deialdiaren 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, deialdiaren IV. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta, hartan, izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dira.

Gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

9.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

9.1. Kategoriaz igotzeko prozeduran, epaimahaiak lehiaketaren lehenbiziko faseko emaitzak argitaratu ondoan hautatuko dira lanpostu hutsak; kidegoan sartzeko prozeduran, berriz, oposizioko emaitzak argitaratu ondoan.

Orobat, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldi hori prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

9.2. Nafarroako Foruzaingoko kideentzako barne igoerako txandan parte hartu duten izangaiak izanen dira lehenak lanpostu hutsak hautatzen; ondoren, igoera txanda irekikoek hautatuko dituzte; eta, azkenik, oposizio bidez sartu diren izangaiek. Azken horien artean, lehentasuna izanen dute segurtasun indar edo kidegoren batekoak direnek.

9.3. Barne Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia deituko du, eta zehaztuko du zein den aukeraketa egiteko epea. Horretarako, honako hauek emanen ditu argitara: hauta daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda; prozedura eta txanda bakoitzean zenbat lanpostu hauta daitezkeen, deialdi honen hirugarren oinarriarekin bat; eta prozedura eta txanda bakoitzeko izangaien zerrenda, lanpostu hutsak aukeratzeko duten lehentasun-ordenari jarraikiz, eta puntuazioaren arabera ordenatuta.

Informazio hori jendaurrean jarriko da deialdi honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zein lanpostu nahiago duten, foruzain-inspektore izateko lanpostu hutsen artetik.

10.–Prestakuntza ikastaroa.

10.1. Behin lanpostu hutsak aukeraturik, epaimahaiak prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda prestatuko du. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdiko lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa. Eranskin honen 13. oinarrian xedaturikoarekin bat argitaratuko da zerrenda hori.

Horrekin batera, eta aldi berean, epaimahaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari behar den komunikazioa igorriko dio, hark zehaztu ditzan prestakuntza ikastaroa hasteko eguna, ordua, tokia eta bestelako jarraibide batzuk.

10.2. Prestakuntza ikastaroan behin betiko onartuak izateko, behin-behineko zerrendan proposaturiko izangaiek honako jarduketa hauek eginen dituzte:

10.2.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketaren prozedurako izangaiak:

Izangaiek zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa eskatuko diote kide diren administrazio publikoari, Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostuan sartzeko prestakuntza ikastaroa hasten den egunetik aurrerako ondorioekin. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera ere.

Kategoriaz igotzeko prestakuntza ikastaroa egin bitartean, izangaiak zerbitzu berezietako egoeran deklaratuko dira.

10.2.2. Oposizioko izangaiak:

Izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, zehaztuko den bidea erabiliz, hamar egun balioduneko epean, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita:

–Deialdiko 4.4.2.c) oinarrian eskatzen diren tituluen fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

–Zinpeko adierazpena edo promesa, adieraziz Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

–Hala izanez gero, deialdiaren 12.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

–Su-armak eramateko eta, hala balegokio, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizuneko aitorpena.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena ematea datuak kontsulta ditzan Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralean, frogatzeko deialdiaren 4.2.e) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dela. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari kontsulta egitea baimentzen ez dioten izangaiek baldintza hori betetzen dutela frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute. Izangaiak baimena eman ondoan, Barne Zuzendaritza Nagusiak Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralari eskatuko dio ziurtatu dezala izangaiak ez duela aurrekari penalik, edo haiek baliogabetu direla. Ziurtagiri hori espediente pertsonalari erantsiko zaio.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

Aurreko ataletan aurreikusitako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa denarekin beteko da baja, eta oinarri honetan prestakuntza ikastaroan parte hartzeko adierazi bezala jokatuko da izangai horrekin. Hala behar bada, Nafarroako Foruzaingoko kideentzako barne igoerako txandan hurrengoa den izangaiarekin beteko da.

Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiliz, besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdiaren atal honetan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.3. Dokumentazio guztia aurkeztuta eta baldintza guztiak betetzen direla frogatuta, prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak. Prestakuntza ikastaro hori egitea izanen da lehiaketaren nahiz oposizioaren bigarren fasea.

10.4. Izangaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikitzea.

10.4.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketaren prozedurako izangaiak:

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko dizkio.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak araudian ezarritako ordainsariak pagatuko dizkie igoera txandako izangaiei, haiek Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratu ondoan.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, izangaiek berehalakoan itzuli beharko dute jardunera, jatorrizko Administrazioan zerbitzu berezietan deklaratuak izan aurretik zuten lanpostura.

10.4.2. Oposizioko izangaiak:

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak izan ezik, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera. Azken kasu horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei jakinarazten zaie ezen, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak izan ondoan, norberaren aferetarako ordaindu gabeko lizentzia eskatu beharko dutela beren atxikipen eremu organikoko idazkaritza tekniko nagusian edo langileria unitatean. Baimen hori ezarrita dago Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 14. artikuluan.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak.

Izangaiek araudian ezarritako ordainsariak jasoko dituzte, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko eta, hala badagokio, alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

10.5. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztergarria izanen da, eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da.

Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen da.

Prestakuntza ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak ikastaroa gainditzen duten izangaien zerrenda igorriko dio epaimahaiari, prestakuntza ikastaroan “Gai” kalifikazioa lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena egin dezan.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du hautapen prozeduran jarraitzeko eskubidea galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek, hautapen prozesuan baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionario izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, gainditu badu, aski izanen da Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak luzatuko du, interesdunak eskatuta. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten erakunde publikoek eman dituztenean, edo Eskolak berak lehenago emanak direnean, baldin eta edukiak baliokideak badira. Horrelakoetan, eta hala badagokio, kalifikazioa ere emanen du, bai guztirakoa, bai ikastaroaren arlo bakoitzari dagokiona.

11.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (deialdian lortutako guztirako puntuazioaren arabera), eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko aipamenean ere, 13. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

12.–Izendapena eta jabetza hartzea.

12.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foruzaingoko inspektore izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko dizkie.

12.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiek Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen dute eta bertan afiliatuko dira, eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen araubidean afiliatuta badaude aurrez; orduan babes araubide horretan irautea erabakitzen ahalko dute edo aipatutako Gizarte Segurantzaren araubide orokorrera afiliatzen ahalko dira izendatuak izan aurretik.

12.3. Izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta hartan adierazten den egunean hartuko dute izangaiek lanpostuaren jabetza.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena, egoera horretan zeudenentzat.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen ez direnek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko eta Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

13.–Jarduketen publizitatea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak deusetan galarazi gabe, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

14.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, honako hauetan xedatutakoarekin bat: martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua (foru lege horren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Foru-sektore publiko instituzionala), eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak (lege horren bidez arautu zen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

I. zatia.

1. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika bateratuak.

2. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

3. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

4. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoez. Abstenitzea eta errekusatzea. Hitzarmenez. Administrazioen arteko harremanak.

5. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa: xedapen orokorrak. Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra. Foru Administrazio Publikoaren eta Foru-sektore publiko instituzionalaren antolaketa. Administrazio jarduketaren arau orokorrak herritarrekiko harremanetan: pertsonen eskubideak. Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan.

6. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

7. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

8. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Botere adjudikazio-emaileei buruzko xedapen orokorrak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. Lizitaziorako eta proposamenak egiteko epeak. Baldintza-agiriak eta baldintza teknikoak. Adjudikazio-prozedurak. Esparru-akordioak. Publizitatea eta epeak. Kontratuak adjudikatzea. Kontratuak aldatzea. Kontratazio organoak eta kontratua prestatzeko jarduketak.

9. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

10. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

11. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Printzipioak datuak babesteko. Pertsonen eskubideak.

12. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

13. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. V. titulua. Arretarako eta oneratzeko baliabideak eta zerbitzuak. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra. VIII. titulua. Laguntza juridikoa eta justiziara jotzea: I. kapitulua. Laguntza juridiko espezializatua.

14. gaia.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun indarrek eta kidegoek leku publikoetan bideokamerak erabiltzeari buruzkoa.

15. gaia.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua. Segurtasun indar eta kidegoak. II. titulua. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. III. titulua. Autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua. Estatuko segurtasun indar eta kidegoen eta autonomia erkidegoetako polizia kidegoen arteko lankidetza. V. titulua. Udaltzaingoak. Azken xedapenetako hirugarrena.

16. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

17. gaia.–5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuari buruzkoa. Atariko titulua. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. III. titulua. Segurtasun pribatuko langileak. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Segurtasun pribatuaren eginkizunak. IV. titulua. Segurtasun zerbitzu eta neurriak. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Segurtasun pribatuko enpresen zerbitzuak. IV. kapitulua. Segurtasun pribatuko neurriak.

18. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa. Hitzaurrea. I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. V. kapitulua (30. artikulutik 37.era, 47. artikulutik 49.era, eta 52. artikulua). Seigarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena.

19. gaia.–55/2010 Foru Dekretua, irailaren 13koa, Nafarroako Foruzaingoko funtzionarioen jardueran laneko arriskuen prebentziorako arauak ezartzen dituena.

20. gaia.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duena.

21. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.

22. gaia.–85/2008 Foru Agindua, otsailaren 20koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren uniforme, ezaugarri eta kredentzialei buruzkoa.

23. gaia.–170/2016 Foru Agindua, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

24. gaia.–171/2016 Foru Agindua, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

25. gaia.–172/2016 Foru Agindua, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

26. gaia.–173/2016 Foru Agindua, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

27. gaia.–174/2016 Foru Agindua, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Ikerketa Kriminalaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

28. gaia.–2020 Plan Zuzentzailea. Txosten exekutiboa: I. zatia: Barne diagnostikoa. Kanpo diagnostikoa. II. zatia: Plan Zuzentzaile Estrategikoa. Funtsezko kontzeptuak. Zabalpen estrategikoa.

29. gaia.–Plangintza estrategikoa eta aginte-koadroak.

30. gaia.–Kudeaketa aurreratuaren eredua.

31. gaia.–Lidergoa. Prozesuen araberako kudeaketa. Gatazkak konpontzeko bitartekaritza.

32. gaia.–Sarrera eta erregistroa. Informazioaren biltegiratze masiborako gailuen erregistroa eta ekipamendu informatikoei buruzko urrutiko erregistroak. Pertsonen erregistroak. Argazki bidezko identifikazio saioa. Taldeko identifikazio saioa.

33. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta segimendurako eta lokalizaziorako gailuak erabiltzea. Telekomunikazioetan esku sartzea. Postan esku sartzea eta esku sartze telegrafikoa. Zaintzapeko zirkulazioa edo entrega.

34. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak. Txostena eginbidetzea. Lekukoen eta perituen babesa. Atxiloketak egitea Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 420. artikulua aplikatuz. Atxilotuak garraiatzea.

35. gaia.–Suizidioa. Jokabide suizidei loturiko aldagaiak. Osasun sistemaren erantzuna suizidioaren aurrean. Bizirik ateratzen direnak. Jokabide suizidak zaintzeko protokoloa Foruzaingoan.

36. gaia.–Polizia-inteligentzia. Inteligentziaren hastapenak: informazioaren zikloa. Analisi kriminalaren kontzeptua eta aplikazioak.

37. gaia.–Erakunde eta talde kriminalak. Gazte talde biolentoak.

38. gaia.–Kriminalistika. Begi-ikuskapena. Lofoskopia. Dokumentoskopia eta grafistika.

39. gaia.–Genero indarkeria. Genero indarkeriaren subjektuak: erasotzaileak eta biktimak. Indarkeriaren zikloa. Protokoloa genero indarkeriaren arrisku mailaren polizia-balorazioa egiteko eta biktimen segurtasuna kudeatzeko.

40. gaia.–Zigor Kodea eta pertsonen kontrako delituak. Desagerturiko pertsonen polizia-tratamendua. Gorroto-delituak.

41. gaia.–Delitu ekonomikoa. Zigor Kodea eta delitu ekonomikoa. Kapitalak zuritzea. Delitu fiskalak. Zerga paradisuak.

42. gaia.–Babesa. Babes sistema baten eginkizunak. Segurtasun zerbitzu baten plangintza. Patruilatzea.

43. gaia.–25/2007 Legea, urriaren 18koa, komunikazio elektronikoei eta komunikazio sare publikoei buruzko datuak zaintzeari buruzkoa.

44. gaia.–PCI/179/2019 Agindua, otsailaren 22koa. Terrorismoaren kontrako Estrategia Nazionala 2019.

45. gaia.–PCI/161/2019 Agindua. Krimen antolatuaren eta delinkuentzia larriaren kontrako Estrategia Nazionala.

46. gaia.–Ibilgailuen identifikazioa: ibilgailu motak. Ibilgailu bat identifikatzeko elementuak. Identifikazioetan jarduteko jarraibideak. Faltsutze egoera ohikoenak.

47. gaia.–Gidarien identifikazioa: gidabaimen nazionalak eta nazioartekoak. Gidatzeko baimen edo lizentzia baten aurrean jarduteko jarraibideak. Faltsutze egoera ohikoenak.

II. zatia.

48. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

49. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

50. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Arau-hierarkia. Europako Batasunaren zuzenbidearen eragina iturrien sisteman. Arau juridikoen interpretazioa. Foru legeak egiteko prozedura. Botere betearazlearen ahala erregelamenduak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean.

51. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: hitzaurrea. Atariko titulua. II. titulua. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.

52. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jardunaz: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Gauzatzea.

53. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

54. gaia.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena: atariko titulua. Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. liburua. I. titulua. Zigor arloko arau-hausteak. II. titulua. Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. V. titulua. Delituetatik eta prozesuko kostuetatik eratorritako erantzukizun zibila (I. eta II. kapituluak).

55. gaia.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalari buruzko Legea onesten duena: II. liburua. Sumarioa. I. titulua. Salaketa. III. titulua. Polizia judiziala. V. titulua. Delitua egiaztatzea eta delitugilea nor den ikertzea. VI. titulua. Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. II. kapitulua. Atxiloketa. IV. kapitulua. Defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua.

56. gaia.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, “Habeas Corpus” prozedura arautzen duena. Espainiako arlo jurisdikzional penala eta Nafarroako barruti judizialak.

57. gaia.–769/1987 Errege Dekretua, ekainaren 19koa, Polizia Judiziala arautzeari buruzkoa.

58. gaia.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

59. gaia.–16/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Jokoari buruzkoa.

60. gaia.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra. Atariko titulua. I. titulua: Zirkulazioko portaeraren arau orokorrak. II. titulua: Ibilgailuen zirkulazioa. III. titulua: Interesa duten beste arau batzuk. IV. titulua: I. kapitulua. II. kapitulua. VI. kapitulua: 1. saila, 2. saila eta 3. saila.

61. gaia.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

62. gaia.–17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.

63. gaia.–72/2016 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena.

64. gaia.–57/2002 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duena.

65. gaia.–Polizia-deontologia: definizio orokorrak; aplikatzeko araudia; polizia-deontologia eta giza eskubideak Nafarroako Foruzaingoan.

66. gaia.–Toxikomaniak eta alkoholismoa. Tabakoa, alkohola eta legez kontrako drogak Espainian: horiek pertsonengan dituzten ondorioak. Drogak kontsumitzeagatiko eta/edo horiekin trafikatzeagatiko delituak Espainian, eta izan daitezkeen zehapenei buruzko informazioa. Drogak kontsumitzeak dakartzan arazoak Espainian, 2006-2013.

67. gaia.–Gizarte larrialdietako baliabideak Nafarroan. 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: atariko titulua. Xedapen orokorrak (1.-5. artikuluak).

68. gaia.–Delitugilea: delituen tipologia. Delitugile arrunta. Delitugile bortitza. Delitugile sexuala. Delitugile gazteak. Adingabearen erantzukizun penala. Ziberdelinkuentzia.

69. gaia.–Biktima: sarrera eta esparru kontzeptuala. Biktimizazio motak. Delituak biktimarengan dituen ondorioak. Biktima motak. Beldurra eta delitua. Polizia eta biktima.

70. gaia.–Trebetasun sozialak eta komunikazio teknikak.

II. ERANSKINA

Lehiaketaren baremoa

Merezimenduak baloratzeko baremoa.

A.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

a) Nafarroako polizia kidegoetan egindako zeribitzuak:

a.1) Nafarroako polizia kidego batean, polizia edo agente lanetan, edo Nafarroako udal agente gisa, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat (1,00).

a.2) Nafarroako polizia kidego batean, kaboari edo agente lehenari dagozkion lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: bat koma hogeita bost (1,25) puntu.

a.3) Nafarroako polizia kidego batean, sarjentu edo inspektoreorde lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: bat koma berrogeita hamar (1,50) puntu.

b) Administrazio publiko baten bestelako segurtasun indar eta kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: zerbitzu urte bakoitzeko, 0,50 eta 1,50 puntu artean, a.1), a.2) eta a.3) ataletan ezarritako banaketaren arabera, dagokion polizia kidegoan zer lanpostu edo kategoria dauden, horren arabera.

c) Edozein administrazio publikotan polizia kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: zero koma hogeita bost (0,25) puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo antolaketa unitate bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

B.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 25 puntu.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: zero koma hamar (0,10) puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere hamar (10) puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko (1) balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko (1) iraupena agertzen duten ziurtagiriei hamabi (12) kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean sartuko dira, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: hiru (3) puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den: tokikoa, eskualdekoa, estatukoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere bi (2) puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4) Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere lau (4) puntu.

5) Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: gehienez ere bi (2) puntu.

6) Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere lau (4) puntu.

Oharrak B) letra osorako:

1. Poliziaren eginkizunari lotutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honetan. Ez dira inolaz ere baloratuko kidegoan sartzeko edo gora egiteko prestakuntza ikastaroak.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa hogeita bost (25) puntukoa izanen da gehienez.

C.–Sariak: gehienez ere 2,50 puntu.

1.–Zerbitzu goraipagarrien plaka: 1,25 puntu.

2.–Zerbitzu goraipagarrien domina: 0,75 puntu.

3.–Jendaurreko esker ona: 0,50 puntu.

4.–Esker on pribatua: 0,25 puntu.

D.–Hizkuntzak jakitea: gehienez ere hogeita sei koma hirurogeita hamabost (26,75) puntu.

–Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira: 5 puntu bakoitzagatik, gehienez ere.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 11,75 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean, eta 7,05 puntu bitarte destinoa eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak D) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila edo baliokidea izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Gobernuak antolatutako azterketak egiten ahal dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

III. ERANSKINA

Oposizioko proba fisikoak

Bigarren probari dagozkion ariketak.

1.–Banku press-a, edo pisua goratzeko proba, 38 kg gizonentzat eta 20 kg emakumeentzat.

Deskripzioa: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonentzat, eta 20 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, barra hartuta sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari esku-ahurraz helduta eta behatzak itxita). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonak

Emakumeak

30 baino gutxiago

25 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

25 eta 29 artean

5,0

36 eta 41 artean

30 eta 34 artean

5,5

42 eta 46 artean

35 eta 39 artean

6,0

47 eta 50 artean

40 eta 43 artean

6,5

51 eta 54 artean

44 eta 47 artean

7,0

55 eta 57 artean

48 eta 50 artean

7,5

58 eta 60 artean

51 eta 53 artean

8,0

61 eta 62 artean

54 eta 56 artean

8,5

63 eta 64 artean

57 eta 58 artean

9,0

65

59

9,5

66 edo gehiago

60 edo gehiago

10,0

2.–Ur inguruneko trebetasun proba (50 metro estilo librean, tarteka urpean).

Deskripzioa: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.

Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro eginen ditu igerian, hasieran ur azalean eta gero urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Lehenbizi igeri eginen du, eta, gero, irteeratik 10 metrora, urpean eginen du igeri bi metro, gelditu gabe, horretarako mugatuko den zonaren azpitik, gorputza ur azalaren azpian duela, eta gero beste aldeko hormaraino segituko du igeri egiten, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Mugatutako zonara iristean berriz ere urpean eginen ditu bi metro etengabe, eta hormaraino segituko du gero.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi ateraldi egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA

NOTA

Gizonak

Emakumeak

50” edo gehiago

55” edo gehiago

Baztertua

49”,9tik 47”-ra

54”,9tik 53”-ra

5,0

46”,9tik 44”-ra

52”,9tik 51”-ra

5,5

43”,9tik 41”-ra

50”,9tik 49”-ra

6,0

40”,9tik 39”-ra

48”,9tik 47”-ra

6,5

38”,9tik 37”-ra

46”,9tik 45”-ra

7,0

36”,9tik 35”-ra

44”,9tik 43”-ra

7,5

34”,9tik 33”-ra

42”,9tik 41”-ra

8,0

32”,9tik 31”-ra

40”,9tik 39”-ra

8,5

30”,9tik 29”-ra

38”,9tik 37”-ra

9,0

28”,9tik 27”-ra

36”,9tik 35”-ra

9,5

26”,9 edo gutxiago

34”,9 edo gutxiago

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatutakoa. Zutoinetako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F1905767_0.pdf

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 23”3 segundo gizonentzat, eta 26”5 segundo emakumeentzat.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen badu.

b) Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA

NOTA

Gizonak

Emakumeak

23”3tik gora

26”5 baino gehiago

Baztertua

23”3tik 23”2ra bitarte

26”5etik 26”0ra bitarte

5,0

23”1etik 23”0ra bitarte

25”9tik 25”5era bitarte

5,5

22”9tik 22”8ra bitarte

25”4tik 25”0ra bitarte

6,0

22”7tik 22”6ra bitarte

24”9tik 24”6ra bitarte

6,5

22”5etik 22”4ra bitarte

24”5etik 24”2ra bitarte

7,0

22”3

24”1etik 23”9ra bitarte

7,5

22”2

23”8tik 23”6ra bitarte

8,0

22”1

23”5

8,5

22”0

23”4

9,0

21”9

23”3

9,5

21”8 edo gutxiago

23”2 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatuko dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK

NOTA

Gizonak

Emakumeak

10,5 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,5

8,0

5,0

11,0

8,5

5,5

11,5

9,0

6,0

12,0

9,5

6,5

12,5

10,0

7,0

13,0

10,5

7,5

13,5

11,0

8,0

14,0

11,5

8,5

14,5

12,0

9,0

15,0

12,5

9,5

15,5 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

5.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (alboko jauzien testa).

Deskripzioa: lurretik 25 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez bi minutuko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen, eta gelditzen bada.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Eskatutako gutxieneko jauzi kopurura iristen ez bada. Kasu horretan, izangaiak bigarren saiakera bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonak

Emakumeak

55 baino gutxiago

35 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

35 eta 37 artean

5

58 eta 60 artean

38 eta 40 artean

5,5

61 eta 63 artean

41 eta 43 artean

6

64 eta 66 artean

44 eta 46 artean

6,5

67 eta 69 artean

47 eta 49 artean

7

70

50 eta 52 artean

7,5

71

53 eta 54 artean

8

72

55 eta 56 artean

8,5

73

57 eta 58 artean

9

74

59 eta 60 artean

9,5

75 edo gehiago

61 edo gehiago

10

IV. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

• 4/10 bi begietan, edo

• 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo

• 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da 120°-tik beherakoa izan plano horizontalean, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-ko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizkera.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.–Hezur eta muskulu-sistema.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, ondorio funtzionalen arabera.

–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (ondorio funtzionalen arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (ondorio funtzionalen arabera).

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretaren herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Uzki-esfinterreko ihesa.

6.–Zirkulazio-aparatua.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, edo estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Arterietako hipertentsioa (TASa >140 eta TADa >90).

–Arterietako hipotentsioa (TASa <90 eta TADa <45).

–Gutxiegitasun benosoa eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikaria.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, ondorio funtzionalen arabera.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimenduaren estereotipiak, loaren nahasmenduak), ondorio funtzionalen arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, nahasmendu depresibo errepikariak, depresio-aldi larria, nahamendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmengarria dutenak.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte eta lan bizitzan eragina dutenak.

10.–Sexu eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzeko mugak, ezintasuna edo pronostiko kaltegarria badakar.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta kokapena direla-eta polizia eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen dutenak.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mielougalkorrak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en gaixotasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 30).

15.–Azalpen orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu ondorio funtzionalen arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala duena.

Iragarkiaren kodea: F1905767