2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, 2019ko euskarazko udako kanpaldiak egiteko dirulaguntzak emateko deialdiarena
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa dirulaguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 450335.
–Xedea: D ereduko ikasleendako euskarazko kanpaldietan parte-hartzea partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 2.070 euro.
–Eskaerak egiteko epea: irailean, Lizarrako Udaleko Erregistroan, edo legeak aurreikusten dituenetarik edozeinetan.
–Onuradunak: Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako ikasleak, D ereduko ikasleak eta Lizarran erroldatuak.
–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Lizarran, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1905381