85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua argitaratuta.

2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena argitaratzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak ezarritako hamabost eguneko epea iraganik erreklamazio bakar bat aurkeztuta, eta Udalak, 2019ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, berariazko erabakia harturik erreklamazio horri buruz eta aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onesteari buruz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

–Diru-sarreren aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 97.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 34.100,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.640,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 148.120,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 37.400,00 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 68.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 393.260,00 euro.

–Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 124.800,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 71.521,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 149.039,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 393.260,00 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.

Ollaranen, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1905141