85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Landibar auzoko UE-1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko martxoaren 29 egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Landibar auzoko UE-1 exekuzio unitatearen urbanizatzeko proiektua, UE-1eko konpentsazio batzordeak sustatua

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 LFDaren 134. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urdazubin, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1905383