85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Xehetasun-azterketa, Zorokiaingo 2. poligonoko 6. lurzatian.
Behin betiko onespena

Untzitiko Udalak, 2019ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Untzitiko (Zorokiain) 2. poligonoko 6. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Antonio Lezaun Archancok sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Untzitin, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905565