2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 93. lurzatian.
Behin betiko onespena
Untzitiko Udalak, 2019ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 93. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Ignacio Marañon Legarrak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek paratzen ahalko dira:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.
Untzitin, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Antonio San Miguel Jimenez.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1905483