85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

01/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2019ko apirilaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko udal aurrekontuan aldaketa egiteko 01/2019 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Uharte Arakilen, 2019ko apirilaren 9an.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1905019